Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 3koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko diru-laguntzari buruzko ebazpenak, 2016ko ekitaldirako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 3090
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/06/03
  • Argitaratze-data: 2017/06/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2016ko martxoaren 23an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako ebazpen hau eman zen argitara:«Ebazpena, 2016ko martxoaren 16koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2016ko ekitaldiari dagokionez prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egiten duena».

  2. 2016ko uztailaren 1ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako ebazpen hau eman zen argitara: «Ebazpena, 2016ko ekainaren 8koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2016ko ekitaldirako prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenari buruzko ebazpenak argitara emateko dena».

  3. 2016ko abenduaren 1ean amaitu zen prebentzio-ordezkariei araudi-arloan eta arlo teknikoan oinarrizko prestakuntza emateko diru-laguntzak eskatzeko epea: Araban 18 eskabide aurkeztu dituzte, Bizkaian 46 eta Gipuzkoan 40; beraz, guztira 104 eskabide aurkeztu dituzte diru-laguntzetarako.

  4. 2016ko uztailaren 27an, urriaren 4an eta 20an, azaroaren 8 eta 30ean, abenduaren 14an eta 2017ko urtarrilaren 10ean egindako batzarretan, Ebaluazio Batzordeak eskabideak ebaluatu zituen, deialdiko oinarrietan ezarritako betekizunekin bat etorriz, betiere, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendaritza Nagusiari proposamena helarazi zion, hark ebazpena eman zezan.

  5. 2016ko uztailaren 28an, urriaren 4an eta 21ean, azaroaren 10ean eta 30ean, abenduaren 16an eta 2017ko urtarrilaren 11n, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpenak eman zituen, prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko 2016ko ekitaldirako diru-laguntzei buruzkoak.

  1. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez iragartzen da 2016ko ekitaldirako prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia. Bada, ebazpen horren 2. artikuluan xedatzen denez, «2016ko ekitaldiari dagokionez prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimena lortu ostean, diru-laguntza eskatu ahal izango dute honako hauek: prestakuntza-zentroek (publikoek zein pribatuek), sindikatuek, eta, orobat, enpresekin zerbitzuak itundurik izanik, haien prebentzioko ordezkariei dagokienez akreditatutako prebentzio-zerbitzuek, betiere egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute».

  2. Aipatutako ebazpenaren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat, «diru-laguntza eskatzen duen zentroak aurretiaz eskatu eta lortu behar izan du 2016ko ekitaldian prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako araudi-arloko prestakuntza zein prestakuntza teknikoa emateko baimena».

  3. Lehen aipatutako ebazpenaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean eska daiteke egiten diren araudi-arloko eta arlo teknikoko prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntza, «diru-laguntza eskatzen den prestakuntza-ekintza bukatu ondorengo hamar egun balioduneko epean».

  4. Lehen aipatutako 13. artikuluan xedatzen da beste hau ere: «Osalaneko zuzendari nagusiari dagokio, Balioespen Batzordeak proposamena egin ondoren, ebazpen honetan araututako deialdia ebaztea, diru-laguntzak emateari dagokionez.»

  5. Aipatu ebazpenaren 13 artikuluak honako hau xedatzen du: «Iragartze aldera soilik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira dagozkion ebazpenak, bai prestakuntza emateko baimenari eta bai diru-laguntzari buruzkoak ere».

    Hori dela-eta, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea 2016ko ekitaldirako prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenari buruzko ebazpenak, ebazpen honetako I. eranskinean jasota dauden erakundeentzat.

Bigarrena. Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena. Ebazpen honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, hortaz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke txandaz dagokion Administrazioarekiko Auzien Bilboko Epaitegian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean hasiko da epea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Barakaldo, 2017ko ekainaren 3a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.

(Ikus .PDF)