Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 8koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2016ko ekitaldirako prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenari buruzko ebazpenak argitara emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 2861
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/06/08
  • Argitaratze-data: 2016/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2016ko martxoaren 23an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako ebazpen hau eman zen argitara: Ebazpena, 2016ko martxoaren 16koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2016ko ekitaldiari dagokionez prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egiten duena.

  2. 2016ko apirilaren 25ean amaitu zen eskabideak aurkezteko epea; eta Araban 15 eskabide aurkeztu ziren, Bizkaian 30, eta Gipuzkoan 23; hortaz, guztira, 68 eskabide. Hain zuzen ere, enpresekin zerbitzuak itundurik izanik, haien prebentzioko ordezkariei dagokienez akreditatutako prebentzio zerbitzuek, prestakuntza-zentroek (publikoek zein pribatuek) eta erakunde sindikalek egindako eskabideak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan daukate egoitza horiek guztiek.

  3. 2016ko maiatzaren 17an eta ekainaren 2an egindako batzarretan, Ebaluazio Batzordeak ebaluatu zituen eskabideak, betiere deialdiko oinarrietan ezarritako betekizunekin bat etorriz. Proposamena Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari helarazi zitzaion, hark ebazpena eman zezan.

  4. 2016ko maiatzaren 27an eta ekainaren 2an, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpenak eman zituen, 2016ko ekitaldiari dagokionez prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenarenari buruzkoak.

  1. 2016ko martxoaren 16an Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez, 2016ko ekitaldiari dagokionez prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egiten da. Bada, ebazpen horren 2. artikuluan xedatzen denez, «2016ko ekitaldiari dagokionez prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimena lortu ostean, diru-laguntza eskatu ahal izango dute honako hauek: prestakuntza-zentroek (publikoek zein pribatuek), sindikatuek, eta, orobat, enpresekin zerbitzuak itundurik izanik, haien prebentzioko ordezkariei dagokienez akreditatutako prebentzio-zerbitzuek, betiere egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute».

  2. Aipatutako ebazpenaren 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, «eskabideak hilabeteko epean aurkeztu behar dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera».

  3. Aipatutako ebazpenaren 9.1 artikuluak hau xedatzen du: «Ikastaroak emateko baimenari dagokionez, Osalaneko zuzendari nagusiari dagokio ebazpen honetan araututako deialdia ebaztea, Ebaluazio Batzordeak proposamena egin ondoren.»

  4. Aipatutako ebazpenaren 9.5 artikuluak honako hau ezartzen du: «publikotasunaren ondorioetarako, prestakuntza emateko baimen-eskabideei buruzko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira».

    Ondorioz, hau

Lehenengoa. 2016ko ekitaldirako prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenari buruzko ebazpenak argitara ematea, ebazpen honetako I. eranskinean jasota dauden erakundeei dagokienez.

Bigarrena. Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa txandaz dagokion Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Barakaldo, 2016ko ekainaren 8a.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

(Ikus .PDF)