Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 16koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2016ko ekitaldian prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1282
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/03/16
  • Argitaratze-data: 2016/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzen duen abenduaren 21eko 7/1993 Legearen arabera, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea aurrerantzean, Osalan administrazio-erakunde autonomoa da, izaera juridiko propioa eta aritzeko ahalmen osoa dituena; Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailera atxikita dago egun, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Ekainaren 27ko 10/1997 Legeak aldatu egin zuen lege hori. Laneko segurtasun, higiene eta osasunari buruzko planak eta prestakuntza-ikastaroak programatu, antolatu eta bideratzea dago haren eginkizunen artean, betiere erakundea sortzeko aipatu legearen 4.1.h) artikuluaren arabera.

1997ko abenduaren 11n Confebask enpresaburuen elkarteak eta ELA, UGT, CC.OO. eta LAB sindikatuek EAEn hitzartutako Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioaren III. atalean Prebentziorako Prestakuntza ezarritakoa betetzeko, Osalanek, prebentzio-ordezkarien prestakuntza dela-eta, dei egiten die prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako ikastaroak ematea nahi duten erakunde publiko zein pribatuei, 2015erako eta jarraian aipatzen diren baldintzetan, batetik, baimena eska dezaten diruz lagundutako ikastaro horiek eman ahal izateko, betiere Osalanek ezarritako baldintzak beteta dituztela, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako prebentzio-ordezkariei zuzendutako prestakuntza hori emateko diru-laguntzak eska ditzaten. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta besteren kontura lan egiten duten langile guztiei eragiten die aipatu lanbidearteko akordioak.

Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legearekin bat, hau

Ebazpen honen xedea da prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza eman nahi duten erakunde publikoei zein pribatuei dei egitea, honako hauek eska ditzaten:

  1. EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako ikastaroak emateko baimena, betiere Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioan ezarritakoaren arabera, eta 7. artikuluan zehazten diren Osalanen baldintzak beteta dituztela.

  2. 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko prestakuntza-jarduerak gauzatzeko diru-laguntza, betiere Osasun Alorreko eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Alorreko Lanbidearteko Akordioan ezarritakoaren arabera eta ebazpen honetan ezarritako baldintzetan.

    1. artikulu artikulua. Hartzaileak.

      Euskal Autonomia Erkidegoan dauden prestakuntza-zentroek, publikoek zein pribatuek, erakunde sindikalek, bai eta egiaztatutako prebentzio-zerbitzuek ere azken horiek prebentzio-ordezkarien inguruan zerbitzuak ematen dizkieten enpresei dagokienez baimena eskatu ahalko dute, eta, baimena lortu ondoren, diru-laguntza, 2016ko ekitaldian prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza emateko.

Eskabideak izapidetzeko modua, eta horiek aurkezteko tokia eta epea eskabide-motaren arabera zehazten da baimena edo diru-laguntza.

  1. Baimenetarako zein diru-laguntzetarako eskabideak horretarako sortutako ebaluazio-batzorde batek baloratuko ditu.

  2. Batzorde hori honako pertsona hauek osatuko dute:

    Lehendakaria: Francisco Javier Inda Ortiz de Zárate, Osalaneko zuzendariorde teknikoa.

    Idazkaria: Teresa Salazar Arteche, Osalaneko Lege Aholkularitzako arduraduna.

    Batzordekide iraunkorra: Francisco Javier Calleja Quintana, Osalaneko Prestakuntza eta Dokumentazioko kudeatzailea.

    Guztiek jasoko dute erakundeko teknikarien eta administrazio-langileen laguntza.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak xedatutakoaren arabera, deialdi honetan izapidetutako datu pertsonalak Osalanen fitxategietan jasoko dira. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edota horiei aurka egiteko, aipatutako legean aurreikusten den eskubidea Osalanen aurrean balia daiteke, jarraian aipatzen diren lurralde-bulegoetako edozeinetan:

  1. Arabako Lurralde Bulegoa. Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

  2. Bizkaiko Lurralde Bulegoa. Dinamita bidea z/g, 48903 Gurutzeta-Barakaldo.

  3. Gipuzkoako Lurralde Bulegoa. Maldatxo bidea z/g, 20012 Donostia.

Deialdi honen 2. artikuluan zerrendatutako edozein hartzailek eskatu ahalko du baimena 2016ko ekitaldian prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza emateko. Eskatzaileak bi taldetan sailkatuko dira:

  1. Prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko 2015eko ekitaldian baimena lortu zuten erakunde publikoak zein pribatuak.

  2. Prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baimena lehen aldiz eskatzen duten erakunde publikoak zein pribatuak.

  1. Prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baimena 2015ean lortu zuten erakunde publiko zein pribatuek berriztapen-eskabidea aurkeztu beharko dute (I.1 eranskina). Eskabide horrekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, 2015ean baimena eman zitzaieneko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duena, edo, bestela, zehaztasunez adieraziko dute zer aldaketa izan diren, baldin eta baldintzak ez badira mantentzen.

  2. Prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baimena lehen aldiz eskatzen duten erakunde publikoek zein pribatuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Zerbitzuak ematen dizkieten enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko prestakuntza-zentroak edo prebentzio-zerbitzu egiaztatuak edota erakunde sindikalak izatea, arau-arloko oinarrizko prestakuntza emateko.

    2. Trebatu nahi den ikasle-kopurura doitutako hornidurak, baliabide materialak eta didaktikoak eskura izatea, ezaugarri hauen arabera:

      1. Gutxienez 10 ikasle hartzeko ikasgelak izatea, ikasle bakoitzeko 2 m²-ko azalera eta irakaslearentzako 4 m²-ko azalera izanik.

      2. Behar beste baliabide didaktiko eta hornidura: arbela, telebista/bideoa, proiektagailua, Interneterako sarbidea, telefonoa, eta abar.

    3. Laneko arriskuen prebentzioan tarteko mailako edo goi-mailako eginkizunak betetzeko prestakuntza egiaztatzen duten irakasleak, edo eman beharreko gaietan gutxienez urtebeteko irakaskuntza- edo lan-esperientzia dutenak, eta prestakuntza hori euskaraz emateko gai direnak.

  1. Baimen-eskabidea egiteko eta baimena lortzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, 6. artikuluaren a) taldean sailkatutako erakundeek I.1) eranskinean dagokien atala bete beharko dute, eta, aipatu artikuluaren b) taldean sailkatutakoek, berriz, I.2) eranskina bete beharko dute. Nolanahi ere, eranskin horietan eskatzen den gainerako dokumentazioa erantsi beharko da.

  2. Erakunde eskatzailearen lurralde historikoko Osalanen lurralde-bulegoetan aurkeztuko dira eskabideak:

    1. Arabako Lurralde Bulegoa. Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

    2. Bizkaiko Lurralde Bulegoa. Dinamita bidea z/g, 48903 Gurutzeta-Barakaldo.

    3. Gipuzkoako Lurralde Bulegoa. Maldatxo bidea z/g, 20012 Donostia.

      Zuzenean aurkeztu ahalko dira, edo, nahi izanez gero, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuta ere bidal daitezke.

  3. Eskabideak hilabeteko epean aurkeztu behar dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  4. Eskaerak aurkeztu ondoren, emandakoa baino informazio gehiago eskatu ahalko da. Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluak ezartzen duenaren arabera, hamar eguneko epea emango zaio interesdunari gabeziak konpontzeko edo nahitaezko agiriak eransteko, eta jakinaraziko zaio halakorik egiten ez badu bere eskabideari uko egin diola ulertuko dela, betiere aipatutako legearen 42. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, aurretiaz dagokion ebazpena eman ondoren.

  1. Ikastaroak emateko baimenari dagokionez, Osalaneko zuzendari nagusiari dagokio ebazpen honetan araututako deialdia ebaztea, ebaluazio-batzordeak proposamena egin ondoren.

  2. Hartutako ebazpena idatziz jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, banaka, bi hileko epean gehienez ere, baimen-eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Atal honetan aipatutako epea igarota, ebazpenik jakinarazi ez bada, beren eskabidea aintzat hartu dela ulertuko dute erakunde interesdunek, hala xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluak.

  3. Prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntzarako baimena emateko ebazpena emateak ez dakar berekin diru-laguntza emateko ebazpena.

  1. Zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da organo horretan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita bi hileko epean.

  1. Publikotasunaren ondorioetarako soilik argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ikastaroak emateko baimen-eskariei dagozkien ebazpenak.

  2. Nolanahi ere, baimena atzera bota daiteke, Osalaneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eta, betiere, erakunde interesdunari entzun ondoren, deialdi honen xede diren prestakuntza-jarduerak egiten ez badira, prestakuntza-erakundearen aldetik interes-gabezia dagoela ulertuko baita; baimena atzera bota ahalko da baita ere, lortutako baimena lortzeko eskatutako baldintzak betetzen ez badira edo baimena emateko aintzat hartutako edozein inguruabar aldatu bada eta ez bada horren berri eman.

Guztira, 300.000 euro bideratuko dira deialdi honen xede diren diru-laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori Osalan erakunde autonomoaren aurrekontuko 2016ko ekitaldiaren ordainketa-kredituari dagokio, eta bi zatitan banatuko da: 100.000 euro, gehienez, arau-arloko lanak finantzatzeko, eta 200.000 euro, gehienez, alderdi teknikoa finantzatzeko.

  1. Prebentzio-ordezkarien trebakuntzari dagokionez, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioaren 9. eta 11. artikuluen babesean aurkez daitezkeen prestakuntza-programa espezializatuei eragin gabe, prestakuntza-ekintzak oinarrizko prestakuntzarekin erlazionatuta egongo dira, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioan adierazitakoaren arabera, eta bi zati bereiziko dira: lehenengoak, arau-arloko prestakuntzari buruzkoak, 16 ordu hartuko ditu; eta, bigarrenak, prestakuntza teknikoari buruzkoak, 32 ordu. Bi modulutan antolatuko dira ekintza horiek: lehenengoak, arau-arloko prestakuntzari buruzkoak, guztira 12 irakastordu edukiko ditu; bigarrena, prestakuntza teknikoari buruzkoa izango da eta 24 irakastordu hartuko ditu. Aipatutako moduluetara joateko lanpostua nahitaez uzteko ordutzat joko dira gainerako orduak.

  2. Erakunde sindikalek emango dute oinarrizko ikastaroaren arau-arloko prestakuntza eta eskubideei eta betebeharrei buruzkoa, eta, lehentasunez, euren prebentzio-ordezkariei emango die prestakuntza hori.

    Afiliazio sindikalik ez duten ordezkariek eskubidea izango dute beraiek aukeratutako erakunde sindikalak emandako arau-mailako prestakuntza jasotzeko.

    Oinarrizko prestakuntza teknikoa emateko baimena duten zentroek edo erakundeek prebentzio-ordezkari independenteei arau-mailako trebakuntza emateko baimena izan ahalko dute.

  3. Osalanek ezarriko ditu eduki teknikoak zein arau-arlokoak, eta, beti ere, edukiok Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioan ezarritakora lotuko dira.

  1. Diru-laguntza eskatzen duen zentroak aurretiaz eskatu eta lortu izan beharko du 2016ko ekitaldian prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako arau-arloko prestakuntza zein prestakuntza teknikoa emateko baimena.

  2. Deialdi honen bidez lortzen den diru-laguntza bateraezina da beste erakunde publiko zein pribaturen batek xede berberarekin emandako beste edozein diru-laguntzarekin.

  3. Ezingo dute diru-laguntza eskuratu administrazio-zehapenik edo zehapen penalik duten erakunde eskatzaileek, baldin eta zehazpen horrek diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten badie; ez eta aipatutakoak eskuratzeko ezgaitzen duen legezko galarazpen bat dutenek ere. Horien artean, berariazko aipamena egin behar zaie sexu-diskriminazioren ondorioz egin izan diren galarazpenei, Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak azken xedapenetatik seigarrenean agindutakoaren arabera.

  4. Erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean eduki beharko ditu. Automatikoki eta behar adina aldiz egiaztatuko da diru-laguntzak eskatzen dituzten pertsonek edo erakundeek obligazio horiek betetzen dituzten. Deialdi honen organo kudeatzaileak egingo du egiaztapena, diru-laguntzen hartzaileei oniritzia eskatzeko beharrik gabe, hala xedatzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legeak. Edonola ere, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko erregelamenduaren 22.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, erakunde eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori; hala eginez gero, erregelamendu horretan bertan, 22. artikuluan, adierazitako moduan eman beharko ditu behar diren ziurtagiriak.

  5. Entitate onuradunek jaso badituzte ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen eskutik, eta laguntza horien inguruko itzulera- edo zigor-prozesuren bat izapidetzen ari bada, prozesu horrek amaituta egon behar du entitate horiei diru-laguntza esleitzeko edo esleituta dutenei dagokiena ordaintzeko.

  6. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira, aldez aurretik ukatze-ebazpena jakinarazita, zehapenak eta zigorrak behar bezala egiaztatzen ez dituzten erakunde eskatzaileak, baldin eta administrazio-delitu edo -zehapen oso larririk izan badute, azken bost urteetan, lan-segurtasunaren eta -osasunaren aurka. Halaber, ez badituzte egunean Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean jasotako betebeharrak, hauei dagokienez: prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren ikuskapena.

  7. Oro har, ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan adierazitako gorabeheraren batean aurkitzen diren erakunde eskatzaileak.

  8. Nolanahi ere, baimena ematea atzera bota daiteke, Osalaneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eta, betiere erakunde interesdunari entzun ondoren, lortutako baimena lortzeko eskatutako baldintzak betetzen ez badira edo baimena emateko aintzat hartutako edozein inguruabar aldatu bada eta ez bada horren berri eman.

  1. 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean, EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariei zuzendutako arau-arloko prestakuntza-jarduerak emateko diru-laguntza, ebazpen honetan ezarritako baldintzen arabera.

    1. Diru-laguntzaren eskaera. Izapideak eta eskabidea egiteko tokia eta epea.

      1. Diru-laguntza hau eskatu ahalko dute EAEko enpresa edo lantokietan prebentzio-ordezkariei arau-arloko prestakuntza emateko baimena lortu duten erakundeek.

      2. Eskabidea egiteko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira prestakuntza-jarduera egingo den lurralde historikoari dagokion Osalanen Lurralde Bulegoan: II. eta III. eranskinetako Dok-1-Doc agiriak, behar bezala beteta, bai eta eguneroko bertaratze-parteak ere, irakasleak eta parte-hartzaileek sinatuta.

        1. Arabako Lurralde Bulegoa. Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

        2. Bizkaiko Lurralde Bulegoa. Dinamita bidea z/g, 48903 Gurutzeta-Barakaldo.

        3. Gipuzkoako Lurralde Bulegoa. Maldatxo bidea z/g, 20012 Donostia.

          Agiriok zuzenean aurkeztu ahalko dira, edo, nahi izanez gero, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabilita.

          2016an prestakuntza-jarduera bat baino gehiago gauzatzeko diru-laguntza eskatzen bada, II. eranskina behin bakarrik aurkeztu beharko da.

      3. Eskabideak egiteko epea prestakuntza emateko baimenaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako arau-arloko prestakuntza-jarduerentzat eskatu ahalko da diru-laguntza. Epe hori 2016ko abenduaren 1ean amaituko da, edo deialdi honen xede diren diru-laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortzen diren unean. Osalaneko Zuzendaritza Nagusiak emango du horren berri, jakinarazpena EHAAn argitaratuta.

      4. Diru-laguntza eskatzen deneko prestakuntza-jarduera bukatu ondorengo hamar lanegunen barruan aurkeztu beharko da eskabidea, edo, hala badagokio, eskabidea egiteko epea irekitzen denean.

      5. Eskabidea aurkeztu ondoren, emandakoa baino informazio gehiago eskatu ahalko da. Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71. artikuluan ezartzen duenaren arabera, hamar eguneko epea emango zaio interesdunari gabeziak konpontzeko edo nahitaezko agiriak eransteko, eta jakinaraziko zaio halakorik egiten ez badu bere eskabideari uko egin diola ulertuko dela, betiere aipatutako legean 42. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, aurretiaz dagokion ebazpena eman ondoren.

    2. Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, eta jakinarazteko modua.

      1. Diru-laguntzak emateari dagokionez, Osalaneko zuzendari nagusiari dagokio ebazpen honetan araututako deialdia ebaztea, betiere ebaluazio-batzordeak proposamena egin ondoren.

      2. Hartutako ebazpena idatziz jakinaraziko zaie interesdunei, banaka, gehienez ere hilabeteko epean, diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.

      1. Idatzi-zati honetan aipatutako epea igaro eta ebazpenik jakinarazten ez bada, beren eskabidea aintzat hartu dela ulertuko dute interesdunek, hala xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluak.

      2. Zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da organo horretan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita bi hileko epean.

      3. Publikotasunaren ondorioetarako soilik argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian diru-laguntza jasotzeko eskariei dagozkien ebazpenak.

  2. 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariei zuzendutako teknika-arloko prestakuntza-jarduerak emateko diru-laguntza, ebazpen honetan ezarritako baldintzen arabera.

    1. Diru-laguntzaren eskaera. Izapideak eta eskabidea egiteko tokia eta epea.

      1. Arau-arloko prestakuntza bukatu ondoren, Osalanek prestakuntza-zentroetara bidaliko du teknika-arloko prestakuntza-jardueretan parte har dezaketenen zerrenda, ikasleek erakutsitako lehentasunen arabera; Osalanek aldez aurretik bidaliko die prestakuntza hori emateko baimendutako zentroen zerrenda, eta ikasleek aukeratu beharko dute zein komeni zaien.

      2. Prestakuntza-jarduera amaitutakoan, ikastetxeek horietarako diru-laguntza eskatu ahalko dute. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira prestakuntza-jarduera egingo deneko lurralde historikoko Osalanen Lurralde Bulegoan: II. eta III. eranskinetako Dok-1-Doc agiriak, behar bezala beteta, bai eta eguneroko bertaratze-parteak ere, irakasleak eta parte-hartzaileek sinatuta.

        Arabako Lurralde Zentroa. Jose Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

        Bizkaiko Lurralde Zentroa Dinamita bidea z/g, 48903 Gurutzeta-Barakaldo.

        Gipuzkoako Lurralde Zentroa Maldatxo bidea z/g, 20012 Donostia.

        Agiriok zuzenean aurkeztu ahalko dira, edo, nahi izanez gero, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabilita.

        2016an prestakuntza-jarduera bat baino gehiago gauzatzeko diru-laguntza eskatzen bada, II. eranskina behin bakarrik aurkeztu beharko da.

      3. Diru-laguntza eskatzen deneko prestakuntza-jarduera bukatu ondorengo hamar lanegunen barruan aurkeztu beharko da eskabidea, edo, hala badagokio, eskabidea egiteko epea irekitzen denean.

      4. Eskabideak egiteko epea prestakuntza emateko baimenaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako prestakuntza-jardueretarako emango dira diru-laguntzak. Epe hori 2016ko abenduaren 1ean amaituko da, edo deialdi honen xede diren diru-laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortzen diren unean. Osalaneko Zuzendaritza Nagusiak emango du horren berri, EHAAn jakinarazpena argitaratuta.

      5. Eskabidea aurkeztu ondoren, emandakoa baino informazio gehiago eskatu ahalko da. Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluak ezartzen duenaren arabera, hamar eguneko epea emango zaio interesdunari gabeziak konpontzeko edo nahitaezko agiriak eransteko, eta jakinaraziko zaio halakorik egiten ez badu bere eskabideari uko egin diola ulertuko dela, betiere aipatutako legearen 42. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, aurretiaz dagokion ebazpena eman ondoren.

    2. Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, eta jakinarazteko modua.

      1. Diru-laguntzak emateari dagokionez, Osalaneko zuzendari nagusiari dagokio ebazpen honetan araututako deialdia ebaztea, betiere ebaluazio-batzordeak proposamena egin ondoren.

      2. Hartutako ebazpena idatziz jakinaraziko zaie interesdunei, banaka, gehienez ere hilabeteko epean, diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.

      1. Idatzi-zati honetan aipatutako epea igaro eta ebazpenik jakinarazten ez bada, beren eskabidea aintzat hartu dela ulertuko dute interesdunek, hala xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluak.

      2. Zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da organo horretan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita bi hileko epean.

      3. Publikotasunaren ondorioetarako soilik argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian diru-laguntza jasotzeko eskariei dagozkien ebazpenak.

  1. Deialdi honen xede diren prestakuntza-jarduerak finantzatzeko aplika daitezkeen prestakuntza-ordu bakoitzeko gehienezko modulu ekonomikoak (horien plangintza egitetik zein gauzatzetik eratorritako kostu guztiak barne) honako hauek dira:

    Prestakuntza-jarduera Prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza: 112,50 euroko modulu ekonomikoa.

  2. Baliabide finantzarioen optimizazioa bateragarri egiteko eta deialdi honen xede diren premia zehatzak betetzeko bidea emango duten eraginkortasun-irizpideak aplikatuta zehaztuko da prestakuntza-ekintza bakoitzean parte har dezaketen ikasleen kopurua.

    Prestakuntza-jarduera bakoitzeko 15 partaiderentzat emango da diru-laguntza, gehienez ere.

    15 partaidetara iristen ez diren kasuetan, honako taula honetan ezarritakoaren arabera finantzatuko dira ekintzak:

    15 partaide edo gehiago: % 100.

    14 partaide: % 98.

    13 partaide: % 96.

    12 partaide: % 94.

    11 partaide: % 92.

    10 partaide: % 90.

    10 partaide baino gutxiagoko taldeek ez dute diru-laguntzarik jasoko.

  3. Ezingo dute diru-laguntzarik jaso deialdi honen bitartez gutxienez 10 ikasle biltzen ez dituzten taldeek. Prestakuntza honetan euskararen erabilera sustatzeko, euskarazko taldeak salbuespen izango dira, eta, gutxienez 5 ikasle biltzen dituzten taldeak onartuko dira, Euskaraz gauzatzen diren jarduerak honako taula honetan ezarritakoaren arabera finantzatuko dira:

    15 partaide edo gehiago: % 100.

    14 partaide: % 98.

    13 partaide: % 96.

    12 partaide: % 94.

    11 partaide: % 92.

    10 partaide: % 90.

    09 partaide: % 85.

    08 partaide: % 80.

    07 partaide: % 70.

    06 partaide: % 60.

    05 partaide: % 50.

    5 partaide baino gutxiagoko taldeek ez dute diru-laguntzarik jasoko.

  4. Diru-laguntzaren zenbatekoak barnean hartzen ditu prestakuntza-materialen gastuak.

    Osalanek doan emango die prestakuntza-eskuliburu bana ikasle guztiei. Sobera geratzen diren eskuliburuak Osalani itzuli beharko zaizkio.

  1. Prestakuntza-erakundeek programatuta dituzten prestakuntza-ekintzen berri emango diote Osalani, gauzatzen hasi baino 10 egun lehenago, bai eta prestakuntza-ekintza bakoitzerako behar diren material didaktikoen bidalketaren berri ere, Osalanek horien inguruan egin behar duen ikuskari-lana errazteko.

  2. 36 orduko oinarrizko prestakuntza bukatzean, prestakuntza bukatu duten guztiei horren ziurtagiria emateko konpromisoa hartu du Osalanek. Oinarrizko prestakuntza hori bi modulutan banatuta dago: arau-arloko modulua, 12 ordukoa, eta arlo teknikoko modulua, 24 ordukoa. Prestakuntza-ekintza bat burututzat emango da, prestakuntza-ekintzaren zati bakoitzean izandako parte-hartzea gutxienez % 80koa izan bada.

Diru-laguntzak ordainketa bakarrean emango dira, diruz laguntzeko eskatu eta eskabidea onartu deneko prestakuntza-jarduera bukatu ondoren, eta 13. artikuluaren 1.a.2) eta 2.a.2) zenbakietan aipatutako agirizko justifikazioa aurkeztu ondoren, baita beheko artikuluan aipatutakoak ere.

Diru-laguntzaren erakunde onuradunak prestakuntza-jarduera gauzatu izana justifikatu beharko du hura bukatu ondoren, emandako prestakuntza-ekintzen ziurtagirien edo zuzenbidean baliozkoa den beste froga-agiriren baten bidez; nolanahi ere, agiri horietan ikastaroari, partaide-kopuruari eta datei buruzko informazioa jaso beharko da, ebazpen honen 13. artikuluaren 1.a.2) eta 2.a.2) zenbakietan xedatutakoaren arabera, eta, betiere, 14. artikuluaren 1. paragrafoan adierazitako zenbatekoa erreferentzia gisa hartuta.

Erakunde onuradunaren betebehar izango dira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotakoak, eta, bereziki, honako hauek:

  1. Esleitutako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena jakinarazi eta 15 egun naturaleko epean erakunde onuradunek ez badiote diru-laguntzari berariaz eta idatziz uko egiten, laguntza onartutzat joko da. Laguntzari uko egiten badiote, penalizazioa izango dute deialdi honetan diruz lagundutzen diren beste jarduera batzuk egiteko.

  2. Diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera gauzatzea.

  3. Diru-laguntza emateko bete beharreko betekizunak eta baldintzak bete direla egiaztatzea.

  4. Prestakuntza-jardueren doakotasuna bermatzea horietan parte hartzen dutenentzat.

  5. Osalanen, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren egiaztatze- eta kontrol-jardunen eraginpean jartzea. Horretarako, instituzio, entitate eta erakunde horiei lokal eta instalazioetara sartzen utziko diete, eta parte-hartzaileekin, irakasleekin eta elkarrizketatzea komeni den gainerako pertsonekin harremanetan jartzen, baita langileen legezko ordezkaritzako kideak diren parte-hartzaileekin ere.

  6. Helburu berberarekin edo antzekoarekin beste edozein Administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzarik jasoz gero, horren berri ematea.

  7. Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako gorabehera edo egoeretatik edozein aldatzen bada gerora, horren berri eman behar du onuradunak.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi, eta oraindik izapidetze-bidean den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea. Beraz, prozedura horiek bukatu arte, ez zaizkie emango edo ordainduko ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak onuradunei.

  9. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan xedatu bezala, onuradunek behar bezala iragarri behar dute finantzazio publikoa izan dutela diru-laguntza honek barne hartzen dituen programek, jarduerek, inbertsioek edo bestelako jarduketek, arauz ezarritakoaren arabera.

Diru-laguntzako erakunde onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan edo Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetariko batean sartzen badira, edo ebazpen honetan, gainerako arau aplikagarrietan nahiz emakida-ebazpenean ezarritako edozein baldintza urratzen badute, Osalaneko zuzendari nagusiak gainerako zenbatekoak jasotzeko eskubidearen galera adieraziko du, behar den ebazpenaren bidez, eta, kasuan kasu, jasotako diru-laguntzaren zati bat edo osorik eta horien legezko berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharra ere ezarriko du, hargatik eragotzi gabe bidezko gainerako ekintza guztiak. Diru-kopuru horiek sarrera publikotzat hartuko dira, dagozkien legezko ondorioetarako, eta erantzukizun-erregimena Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak 64. artikuluan ezarritakoa izango da.

Arau aplikagarriak betetzen ez diren kasuetan, emandako diru-laguntza itzultzeko prozedura honako hau izango da:

  1. Osalaneko zuzendari nagusiak prozedura hasi dela eta horren oinarri diren arrazoiak zein diren jakinaraziko dio diru-laguntzaren onuradun den erakundeari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio egoki jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

  2. Alegazioak jasota edo alegaziorik gabe, horretarako epea amaitzen bada, Osalaneko zuzendari nagusiak ebazpen bidez emango dio amaiera itzulketa-prozedurari; uste badu arau aplikagarriak hautsi direla, ebazpena emango du, kasuan kasu, dirua EAEko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko obligazioa xedatzeko; itzulketarako epea bi hilekoa izango da, jakinarazten denetik hara. Borondatezko epetzat joko da epe hori. Itzulketa-prozedura gehienez ere sei hilean ebatzi behar da.

  3. Borondatezko aldian itzuli ezean, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Saileko Ogasun eta Finantzetako Sailburuordetzari jakinaraziko zaio, legezko araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraikiz premiamendu-bideari ekin diezaion.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Ebazpen honek berariaz ezarri gabeko guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan jasotako arauak aplikatuko dira.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo, bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hileko epean; bi kasuetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea. Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera egingo da hori.

    Barakaldo, 2016ko martxoaren 16a.

    OSALANeko zuzendari nagusia,

    IZASKUN URIEN AZPITARTE.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)