Seigarren tailerra prebentzio-zerbitzuetako teknikarientzat: arrisku elektrikoa
Ekitaldiaren deskribapena
Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak zehazten du langileen osasuna lan-baldintzetatik eratorritako arriskuetatik babesteko maila egokia ezartzeko beharrezkoa den bermeen eta erantzukizunen oinarrizko gorputza, politika koherente, koordinatu eta eraginkor baten esparruan. Lege horren 6. artikuluaren arabera, erregelamendu-arauek finkatuko eta zehaztuko dituzte prebentzio-neurrien alderdirik teknikoenak. Horrela, 614/2001 Errege Dekretuaren helburua da arrisku elektrikoa duten lanei aplikatu beharreko araudia eguneratzea, eta, aldi berean, 1971ko martxoaren 9ko Aginduaren bidez onartutako Laneko Segurtasun eta Higieneari buruzko Ordenantza Orokorraren VI. kapitulua indargabetzea. Horren ordez, lan-arriskuen prebentzioari buruzko lege-esparruarekin bat datorren araudia ezarriko da, Europako araudiarekin koherentea eta lan-harremanen errealitatearekin bat datorrena. Errege Dekretu hau lantokietako instalazio elektrikoei eta horietan edo horien inguruetan lan egiteko teknika eta prozedurei aplikatzen zaie, eta laneko segurtasun-xedapen mimimoak dira.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Gaztelania
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 3,5
- Ordutegia:
- 09:00-12:30
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Oiz aretoa
Izen-ematea
- Prezioa:
- Dohan
- Izen-emate epea:
- 2023/09/08 - 2023/09/28
- Jarraibideak: