Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileei zuzendutako jardunaldia: "Gaueko txandarekiko esposizioa duten emakumezko langileen bularreko minbizia zaintzeko jardunbide egokiaren gida"
Ekitaldiaren deskribapena
Aurkezpena
Bularreko minbizia da Euskadiko emakumeen artean ohikoena eta hilkortasun handienekoa. Prebentzioa beharrezkoa da, bai lehen mailan, bai bigarren mailan, bai hirugarren mailan. Jardunaldi honetan hiru prebentzio-maila horiek jorratuko dira. Zer faktorek eragiten duten jakingo dugu, eta, zehazki, gaueko lan-txandarekin duten lotura aztertuko dugu, baita diagnostikoa egin ondoren lanera itzultzea ere.
Jardunaldi honetan, OSALANek Gaueko txandako emakumezko langileen bularreko minbizia zaintzeko jardunbide egokiaren gida aurkeztuko du, gai hori sakon aztertzeko aukera emango diguna. Hori dela eta, minbizi horretaz eta minbizi hori agertzearekin, bahetzearekin eta tratamenduarekin lotzen diren faktoreez hitz egingo dugu, eta LSOINak berriki argitaratu duen Lanera itzultzea bularreko minbizia diagnostikatu ondoren azterlana aprobetxatuko dugu minbizi horrek jasaten dutenen lanean dituen ondorioei buruzko ikuspegia zabaltzeko.
Laburpena
Bularreko minbizia da ohikoena eta hilkortasun handienekoa EAEko emakumeen artean. Detekzio goiztiarra garrantzi handiko faktorea da, eta horri esker, tratamendu eraginkorragoak eta ez hain oldarkorrak egin daitezke; horrela, biziraupen-tasa handiagoak, bizi-kalitate handiagoa eta lan-bizitzarekin ere aurrera jarraitzeko aukera lortzen dira.
Urteetan gaueko txandan egindako lana bularreko minbizia izateko arrisku-faktore probabletzat sailkatu da. Eta elkarte hori modu eztabaidaezinean frogatu ez bada ere, prebentzio-zerbitzuek ginekologiako espezialistei emandako lan-esposizioari buruzko informazioa lagungarria izan daiteke bularreko minbizia izateko arriskuaren banakako balorazioa egiteko.
Jardunaldian, arrisku-faktoreen eta bularreko minbiziaren prebentzioaren egungo ezagutza-egoera azaldu da, gaueko txandako emakumezko langileen bularreko minbizia zaintzeko jardunbide egokiaren gida aurkeztu da, eta, azkenik, bularreko minbizia diagnostikatu ondoren lanera itzultzeko erraztasunak eta oztopoak aztertu dira.
Hitzaldiak
Osteguna 2024ko maitzaren 24a, Bizkaia Aretoa (Bilbao)
- El cáncer de mama, factores de riesgo y prevención
Patricia Cobos Baena, Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko Bularreko Patologia Atala Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. - Metodología y resultados
Marianna Affinito, ITP Aeroren lan medikua. - Recomendaciones
Aitor Gisasola Yeregi, Osalanen Lan Osasunaren arduraduna. - Presentación del estudio: “Retorno al trabajo tras diagnóstico de cáncer de mama. Factores facilitadores y barreras”
Mª Jesús Terradillos García, INSST.
Bideoa
Argazkiak
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea / Lan medikuntzaren Euskal Elkartea / Bilboko Mediku Zientzien Akademia
- Ekitaldi-mota:
- Jardunaldia
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Gaztelania
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 2,5
- Ordutegia:
- 09:00-11:30
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Bizkaia Aretoa
Izen-ematea
- Prezioa:
- Dohan
- Izen-emate epea:
- 2024/05/08 - 2024/05/24
- Jarraibideak:
