Osasunerako kalteen komunikazioa: gaixotasun profesionalak eta lanari lotutakoak

Ekitaldi-deskribapena

Prebentzio Zerbitzuetako langile sanitarioentzako zortzigarren lantegi teoriko-praktikoa. "Osasunerako kalteen komunikazioa: gaixotasun profesionalak eta lanari lotutakoak".

Lantegi horren helburua da Osalani jakinarazi behar zaizkion osasunerako kalteak berrikustea eta hori egiteko aukerak azaltzea. Gainera, beste alderdi hauek ere
berrikusiko dira: gaixotasun profesionalen eta lanari lotutako gaixotasunen ikerketen helburuak, gaixotasun horiek ikertzeko arduradunak eta ikerketan parte hartzen duten erakundeak.

Osalaneko epidemiologiako langileak eta lan-osasuneko unitateko langileak izango dira hizlariak. Prebentzio Zerbitzuren bateko langile sanitarioek ere hitz egingo dute, prebentzio entitateek
patologia horiek ikertzean ematen dituzten urratsak azaltzeko beren esperientzien bidez.

Osalanen hiru lurraldeetako zentroetan egingo dira lantegiak.

Lantegien egitaraua osoa (pdf, 543 KB)

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea / Lan Medikuntzaren Euskal Elkartea / Bilboko Mediku Zientzien Akademia
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
3
Ordutegia:
10:00tatik 13:30etara
Osalan-Barakaldo
La Dinamita41
48903    San Vicente de BarakaldoBizkaia (Espaa)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Oiz aretoan
Izen-ematea
Prezioa:
Dohan
Izen-emate epea:
2018/05/03 - 2018/05/21
Jarraibideak :