Osalan-ek antolatutako Laneko Psikosoziologiari buruzko VI Jardunaldiak

*MEZU GARRANTZITSUA: Leku aldaketa. Izen emate eskariei erantzun ahal izateko psikosoziologia jardunaldiak Barakaldoko BECeko auditoriumean izango dira (laugarren solairuan).

Ekitaldi-deskribapena

Laneko Psikosoziologiari buruzko VI. Jardunaldietan, bi arazo jorratuko dira, nagusiki osasun-langileekin lotuta, nahiz eta hainbat lan-kolektibori eragin diezaieketen.

Burnout-a edo laneko faktore emozional estresagarrien aurrean estresak organismoan luzaro irautea, eta azkenean, neke kronikoa, eraginkortasunik eza eta bestelako alterazio psikosomatikoak eragitea aztertuko da. Horrez gain, txandaka lan egiteak langileen osasunean dituen ondorioak aztertuko dira, bai fisikoak bai psikologikoak edo gizarte-elkarrekintzakoak. Lan-ingurune osasungarria eta segurua izatea erakundearen barruko motibazio eta inplikaziorako berme onena da, baita langileak osasuntsu egoteko ere.

Lehenengo egunean, hasierako hitzaldietan, aipatutako gaietako adituek Burnout-ari buruz hitz egingo dute, arrisku psikosozialen azterketaren eta prebentzioaren esparruan, eta sindromearen gaur egungo berrikuspen eta garapen bat egingo digute. Halaber, txandakako lanak osasunean dituen ondorioak planteatuko dira.

Goizeko bigarren zatia erakundeak arrisku psikosozialen eremuan egiten ari diren jardueretara zuzenduta egongo da. Hala, Europako Agentziak, Laneko Ikuskaritzak eta Osalanek parte hartuko dute.

Atsedenaldiaren ondoren, Laneko Psikosoziologiari buruzko webgunearen aurkezpen labur bat egingo da.

Bigarren egunean, gaiarekin lotuta izan diren esperientzia praktikoak jorratuko dira, psikiatra ezagun batekin. Berak buruko osasun zerbitzuen ikuspegitik hitz egingo digu Burnout-ari buruz. Kataluniako Osasun Zerbitzuko laneko arriskuen prebentzioko kideek osasun-langileen gaueko lanaren gainean egin duten lana eta autonomia-erkidego horretako bi prebentzio-zerbitzuren esperientzia azalduko dizkigute.

Azkenik, gizarte, enpresa eta sindikatuen esparruetako eragileek planteatutako gaiei eta enpresetan arrisku psikosozialen prebentzioan hobetu beharreko alderdiei buruzko iritziak emango dizkigute.

Jardunaldiko egitaraua osoa (pdf, 569 KB)

 

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
5
Ordutegia:
08:30-14:00
Bilbo
Azkue Kalea4
48902  ·  barakaldobizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Deustuko Unibertsitatean (Centenario entzungelan). Unibertsitate etorb. 24. 48007 Bilbao.
Izen-ematea
Prezioa:
Dohan
Izen-emate epea:
2015/11/06 - 2015/11/18
Jarraibideak :