Laneko Psikosoziologiari buruzko IX. Jardunaldiak: 'Lehen mailako esku-hartzea arrisku psikosozialen kudeaketan: langileen ongizate integral handiagoa'

Ekitaldi-deskribapena


OSALANek antolatzen duen Laneko Segurtasun eta Osasunaren IV. Nazioarteko Kongresuaren barruan, azaroaren 14an (asteazkena), goizez, Laneko Psikosoziologiaren IX. Jardunaldiak egingo dira. 3 mahai eratuko dira, arrisku psikosozialen hainbat faktoreri buruz mintzatzeko.

Hala, lehenengo mahaian Tenerifeko La Laguna Unibertsitateko Katedradun Maria Dolores Diaz Cabrera andrea Karga Mentalaz mintzatuko da, alde horretatik UNE-EN ISO 10075
aztertuko du, eta gainera aldagai pertsonalen eraginaz eta lan-osasunerako ondorioez ere mintzatuko da. Guztiok dakigunez, lan ugari betetzean dauden eskarien eraginez, karga mentalak garrantzi handia hartzen du, bai langileen ongizate fisiko eta psikikorako, bai jarduera murriztea eta arreta gutxitzea eragin ahal duelako, eta horren ondorioz laneko istripu gehiago gertatu ahal direlako.

Tomas Camacho Doktorea Toxikologia Klinikoan aditua da, eta lan-toxikologiari buruzko liburu eta gida batzuk egin ditu; hark bere eguneroko zereginean izandako esperientziak azalduko dizkigu, Lema & Bandin laborategiko arduradun den aldetik. Jose Antonio Carnerok, Bizkaiko Lan Ikuskatzailetzako buru den aldetik, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia laneko denborari aplikatzeaz mintzatuko da. Manuel Fidalgok, Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizatearen Institutu Nazionaleko Ergonomiako eta Psikosoziologiako buruak, LSOOINek Laneko Psikosoziologiaren arloan egindako azken ekarpen berriak azalduko ditu.

Atsedenaldiaren ostean, Angel Gomezek, Osarteneko mediku-zerbitzuko buruak, euren enpresan gaueko lanari dagokionez izan dituzten prebentzioko arloko esperientziak azalduk dizkigu. Tomas Elorriaga, Banpro Consultoreseko zuzendaria, emozioek osasunean eta erakundeen banakako eta taldeko ongizatean duten eraginaz mintzatuko da. Maite Gomezek, Osalaneko teknikariak, arrisku psikosozialaren faktore den “txandako eta gaueko lana” hizpide hartuta Osalanek EAEko osasun sektoreko hainbat enpresatan egindako azterlanaren emaitzak aurkeztuko dizkigu.

Azkenik, hirugarren mahaian, erakunde batzuek eta besteek arrisku psikosozialaren faktoreak aztertzen duten moduari dagokionez, eragile sozialek euren ikuspuntuak azalduko dizkigute.

Laneko Psikosoziologiari buruzko IX. Jardunaldien egitaraua osoa (pdf, 770 KB)

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
4
Euskalduna Jauregia
Abandoibarra4
48011    BilbaoBizkaia (Espaa)
Lekuaren xehetasun gehiago:
A1 aretoan
Izen-ematea
Prezioa:
Dohan
Izen-emate epea:
2018/09/17 - 2018/11/12
Jarraibideak :