Arrantza sektoreko lan arriskuen prebentzioari buruzko Nazioarteko Ikastaroa

2015eko arazoroaren 4an eta 5ean izango da Portugaleteko Nautika eta itsasontzi makineria Goi Eskola Teknikoa

Ekitaldi-deskribapena

Hartzaileak: Arrantza sektorearen zenbait alderdiri lotutako erakundeak, organismoak, lantaldeak eta profesionalak: ontzigintza eraikuntzaren profesionalak, armadoreak, itsasoko profesionalak, arrantza kudeatzekoak, lan arriskuak prebenitzekoak edo sektoreko I+G+b-koak. 

Helburua: Gobernu Kontseiluak onartutako Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun eta Osasunaren 2015-2020ko Estrategiaren ardatzen markoan, alde batetik, ezagutza eta jakintza sortzera eta hedatzera zuzendutako ekintzak azaltzen dira, eta, beste aldetik, lanean portaera eta jokabide seguru eta osasungarriak sustatzera zuzendutakoak. OSALANi dagokio komunikazioa hobetzeko ahaleginak egitea eta kontzientzia hartzeko zeregina bultzatzea lan arriskuen prebentzioari dagokionez, betiere haren Kudeaketa Plangintzan (KP) jasotako ekintzen markoan.  

Ondorioz, jakintza sortzeko eta hedatzeko eta lan jokabide seguru eta osasungarriak sustatzeko ekintzarik garrantzitsu eta azpimarragarrienetariko bat honako hauxe da: bertaratutako pertsonei eta teknikari interesdunei zabalkundezko ekintza eta ekitaldi zientifikoak eskaintzea, horiei guztiei arriskuak, segurtasuna eta lan osasunaren barruko alderdiei buruzko informazio eta prestakuntza egokia emateko asmoz.  

Hori dela eta, arrantza sektorea berariaz jorratuko duen prestakuntza ekitaldi bat aurrera eramango da, sektorean duen garrantzia kontuan harturik, betiere bi helburu betetze aldera: 

-          Lanean jokabide seguru eta osasungarriak sustatzea eta,

-          Lanean lan arriskuak prebenitzeko askotariko alderdiak hobetzea.

 

Jardunaldiko egitaraua osoa (pdf, 823 KB)

 

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
7
Ordutegia:
08:30-14:00 y 16:00-18:00
Portugalete
Maria Diaz de Haro Kalea
48920  ·  portugaletebizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Nautika eta Itsasontzi makineria Goi Eskola Teknikoa (EHU), María Díaz de Haro, 68. 48920 Portugalete (Bizkaia)
Izen-ematea
Prezioa:
Dohan
Izen-emate epea:
2015/10/28 - 2015/11/03
Jarraibideak :