Lanbide-jatorriko minbizia

Ekitaldi-deskribapena

Azaroaren 17an eta 18an, “Lan-jatorriko minbiziari buruzko jardunaldia” egingo da, Donostiako Zientzia Museoan.

Helburua da lan-munduan lan-arriskuen prebentzioan dihardugun eragile guztiok lan-jatorriko minbiziaren inguruan ditugun galderei erantzutea. Besteak beste, honako galdera hauei erantzuten ahaleginduko gara:

Zertaz ari gara lan-jatorriko minbiziaz dihardugunean? Zer-nolako eragina du? Zein dira lan-jatorri ezaguna duten minbiziak? Kausalitatea. Egozgarritasuna. Nola prebenitu lan-jatorriko minbizia? Nola egin diagnostiko goiztiar bat?

Laneko medikuntzaren eta industria-higienearen ikuspegitik aditu direnek hartuko dute parte jardunaldian.

Manolis Kogevinas jauna. Minbiziaren programaren arduraduna ISGlobalen.

Pere Sanz jauna. Laneko medikua eta toxikologian aditua Eurotoxen.

Rudolf van der Haar jauna. Ingurumen-zientzietako ingeniaria eta Industria-higieneko masterduna. AEHI

Jose Manuel Vicente jauna. Laneko medikua Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean.

Mikel Uña jauna. Laneko medikua CFP Prebentzio Zerbitzuan.

Rafael Molina jauna. Asistentzia-burua. Diagnostiko biomedikoko zentroa, Hospital Clinic Barcelona.

Joseba Bidaurrázaga Van-Dierdonck jauna. Epidemilogiko medikua. Bizkaiko minbizia erregistroa.

Félix Urbaneja jauna. Epidemiologia arduraduna Osalaneko Lan Osasuneko Unitatean.

Jardunaldiko egitaraua osoa (pdf, 2,10 MB)

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
8
Ordutegia:
Osteguna: 15:30-19:30 Ostirala: 09:00-14:00
Miramar Jauregia
Miraconcha48
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Izen-ematea
Prezioa:
Dohanik
Izen-emate epea:
2016/10/10 - 2016/11/16
Jarraibideak :