Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 16koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira langile autonomoentzat Laneko Arriskuen Prebentzioan prestakuntzarako dirulaguntzen 2023ko deialdiaren emaitzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 908
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/01/16
  • Argitaratze-data: 2024/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2023ko martxoaren 3an, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko otsailaren 22ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Laneko Arriskuen Prebentzioan prestakuntza sustatzeko deialdia egin eta dirulaguntzak arautzen dituena langile autonomoen artean, 2023. urtean.

  2. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 1ean amaitu zen, aipatutako ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  3. Eskabideak aztertu eta gero, eta horiek emateko ebazpenak erakunde onuradunei jakinarazi ondoren, haien zerrenda argitaratzen da, dirulaguntzen jardueraren publikotasun-printzipioa betetzeko Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoaren arabera.

    Hori guztia ikusita,

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakunde eskatzaileen zerrenda, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko otsailaren 22ko Ebazpenaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, 2023. urtean, langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioan prestakuntza sustatzeko dirulaguntzen deialdia egin eta dirulaguntza horiek arautzen dira.

Bigarrena. Administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo, bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, zeina, bi kasuetan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko baita. Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Barakaldo, 2024ko urtarrilaren 16a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

MARA LOURDES ISCAR REINA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.