Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko irailaren 12koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Administrazio, Antolamendu eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzan zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 180
  • Hurrenkera-zk.: 4059
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/12
  • Argitaratze-data: 2022/09/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Zuzendariordearen lanpostua hutsik dago (kodea: 512006; zuzkidura: 5) Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Administrazio, Antolamendu eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzan. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena bidali eta gero, zuzendaritza honek erabaki du iragartzea izendapen askearen sistemaren bidez beteko dela eranskinean aipatzen den lanpostua, oinarri hauei jarraituz:

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).

    Aipatutako langileek har dezakete parte deialdi honetan, haien administrazio-egoera edozein dela ere, salbu eta:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek, egoera horrek dirauen bitartean.

    2. Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora bete ez duten langileek.

  2. Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, betiere espresuki ezartzen bada langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, zehazki identifikatzen bada dagokion kodearekin, bat etorriz agiri honen eranskinean zehaztutakoarekin.

    Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, lanpostu-zerrendan ezarritako baldintzak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio-egoeran badaude, non eta ez duten 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa.

    Bigarrena. Eskabideak.

    Izangaiek Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendaritza Nagusira bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun duten destinoa adierazi beharko dituzte.

    Hirugarrena. Betekizunak eta merezimenduak.

    Parte hartzeko eskabideari curriculum vitaea erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:

    1. Tituluak.

    2. Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, batez ere lehiatzen den lanpostuaren antzeko egitekoak dituztenak.

    3. Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

    4. Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.

    5. Hizkuntzak.

    6. Eskatutako lanpostuari esleitutako egitekoekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen den bestelako merezimendu guztiak.

      Eskabidearekin batera, deialdian eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, baldin eta horiek Langileen Erregistroan ez badaude.

      Hautagaia deitutako lanpostuaren egitekoetara ongi egokitzen dela bermatze aldera, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio hautagaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.

      Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko betekizunei eusten ez dieten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

      Laugarrena. Ebazpena.

      Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariak agindu baten bidez ebatziko du deialdi hau, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindu hori EHAAn argitaratuko da.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak horretarako ezarriko den datan hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Ebazpen hori arrazoitzeko, azalduko da, batetik, hautagaiak betetzen dituela deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak eta baduela izendapenerako behar den gaitasuna, eta, bestetik, hautagaia egokia dela beste hautagaien aldean (baldin badaude), merezimenduak konparatuta (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza ikusita), betiere indarrean dagoen legeriak eta Lanpostu Zerrendak lanpostuari esleitutako zereginen ikuspegitik.

      Deialdia hutsik geratu dela deklaratu ahal izango da, hautagaietatik batek ere ez badu kasuan kasuko lanpostua betetzeko merezimendu nahikorik.

      Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

      Barakaldo, 2022ko irailaren 12a.

      Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

      MARA LOURDES ISCAR REINA.

Deitutako lanpostua: Zuzendariordea.

Kodea: 512006.

Dotazioa: 5.

Kidegoak: A taldeko kidegoak-aukerak-eskalak (EAP)

Lanpostu-mailako osagarria: 29.

Berariazko osagarria: 0-A.

Kokapena: Administrazio, Antolamendu eta Giza Baliabideen Zuzendariordetza.

Udalerria: Barakaldo.

Hizkuntza-eskakizuna: 4.

Derrigortasun-data.

Jakintza espezifikoa.