Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 3koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2022an langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko prestakuntza sustatzeko dirulaguntza ematea ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 4903
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/03
  • Argitaratze-data: 2022/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2022ko maiatzaren 6an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 29ko Ebazpena, 2022an langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko prestakuntza sustatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duena.

  2. Eskabideak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 1ean amaitu zen.

  3. Eranskinean jasotako eskabideak aztertu ondoren, egiaztatu da eskabide horiek betetzen dituztela Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 29ko Ebazpenean ezarritako baldintzak, eta dagozkion emate-ebazpenak eman dira. Ebazpen horien berri eman zitzaien interesdunei, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko langileen prestakuntzarako 2022ko martxoaren 29ko Ebazpenaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Hori ikusita,

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea diruz lagundutako prestakuntza-jardueren eta erakunde onuradunen I. eranskinean jasotako zerrenda, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 29ko Ebazpenaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioko prestakuntza 2022an sustatzeko dirulaguntzen deialdia egin zen.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, zeinak amaiera ematen baitio administrazio-bideari, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoarekin. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena espresuki jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoa betez.

Barakaldo, 2022ko azaroaren 3a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MARA LOURDES ISCAR REINA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.