Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2021eko otsailaren 23koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen, 2020an zer dirulaguntza eman zaizkien ekitaldi horretan EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza eman duten entitate publiko nahiz pribatuei.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1498
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/02/23
- Argitaratze-data: 2021/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Sailak
Testu legala
Uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren bidez, EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak ezarri ziren (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zk.).
Eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez, 2020. urterako dirulaguntza batzuk emateko deialdia egin zen, ekitaldi horretan EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuei zuzendua (2019ko abenduaren 4ko EHAA, 231. zk.).
Behin dirulaguntzak esleituta eta ebazpenak entitate onuradunei jakinarazita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da onuradunen zerrenda, dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.
Hori dela eta, honako hau
Barakaldo, 2021eko otsailaren 23a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.
(Ikus .PDF)