Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2020ko azaroaren 27koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Osalaneko Planifikazio Zuzendariordetzako zuzendariorde-lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 254
- Hurrenkera-zk.: 5446
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/11/27
- Argitaratze-data: 2020/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Bat etorriz Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.a) artikuluan eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 6ko Ebazpenaren (zeinaren bidez deialdi publikoa egiten baita Osalaneko Planifikazio Zuzendariordetzako zuzendariorde-lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko; 2020ko urriaren 19ko EHAA, 205. zk.) laugarren oinarrian xedatutakoarekin,
Lehenengoa. Jose Ignacio Olaizola Nogales jauna izendatzea Planifikazio Zuzendariordetzako zuzendariorde (kodea: 512066; dotazio-zenbakia: 1).
Bigarrena. Izendapen horrek 2020ko abenduaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2020ko azaroaren 27a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.