Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2020ko abenduaren 29koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Saf¿ra 2020ren testuinguruan garatzen diren ikerketa-proiektuetarako laguntzak ematea ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 658
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/12/29
- Argitaratze-data: 2021/02/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2020ko abenduaren 11n, ebazpen hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: Ebazpena, 2020ko abenduaren 1ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Safra 2020ren testuinguruan garatzen diren ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.
eranskineko ikerketa-proiektuak, zeinak onartuak izan baitira laguntza jasotzeko, bi urtebeteko epean egin beharko dira. Laguntza onartu eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen epea.
2020ko abenduaren 28an bukatu zen eskabideak aurkezteko epea; guztira, 2 eskabide aurkeztu ziren.
Eskabideak Safrako komiteak eta Osalaneko balorazio-batzordeak ebaluatu zituzten, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpide eta haztapenen arabera, eta proposamena Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari jakinarazi zion, ebazpena eman zezan.
Safra 2020ren testuinguruan garatzen diren ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenaren 18. artikuluak dioenez, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko den uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuak emandako eskumenekin bat etorriz, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpen bidez emango edo ukatuko ditu eskatutako dirulaguntzak.
Horiek horrela, balorazio-batzordearen proposamena ikusirik, hauxe
Lehenengoa. Ebazpen honetako eranskinean onartu gisa azaltzen diren eskabideei dirulaguntza ematea. Onuradunak eta laguntzen zenbatekoak ere eranskinean azaltzen dira.
Bigarrena. Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, zeinak amaiera ematen baitio administrazio-bideari, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoarekin bat etorriz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena espresuki jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoa betez.
Barakaldo, 2020ko abenduaren 29a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.
(Ikus .PDF)