Koronabirusa prebenitzeko fitxak, jarduera motaren arabera eta jarduerak berriz hasteko prebentzio-gidak

OSALANek, igarotzen ari garen COVID-19 pandemia-egoeraren aurrean, prebentzio-neurriak hartzeko orduan eragile guztiei orientazioa emateko, fitxa tekniko hauek eskaintzen ditu, funtsezko jarduera-mota bakoitzera egokituta. Gainera, funtsezkoak ez diren jarduerak berriz hasteko prebentzio-gidak eskaintzen ditu.

Fitxa eta gida horiek guztiek printzipio orokorrak, prebentziozko kudeaketarako jarraibideak, higiene- eta antolaketa-neurri espezifikoak, lagungarri izan daitezkeen beste neurri batzuk, araudia biltzea eta erreferentzia egokiak jasotzen dituzte.