Arrisku elektrikoa ebaluatzeko eta prebenitzeko Gida Teknikoa gaurkotu da

Instalazio elektrikoak eta beren inguruak babesteko irizpideak eta baldintzak arautzen ditu

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak (INSST) ‘Arrisku Elektrikoa Ebaluatzeko eta Prebenitzeko Gida Teknikoa’ eguneratu du. Gida horren aurreko edizioa 2014koa zen.

 

Gida berriak biltzen ditu 2020ko uztaila arte  arrisku elektrikoari buruzko arau teknikoetan egondako lege berrikuntzak eta aldaketak. Gidan ere, ekainaren 8ko 614/2001 Errege Dekretuaren (langileen osasuna eta segurtasuna arrisku elektrikoaren aurrean babesteko gutxieneko xedapenei buruzkoa) artikulu eta eranskinetako iruzkin eta azalpen batzuetan egondako   aldaketak agertzen dira. 

Gida, zati bitan egituratuta dago: juridikoa eta teknikoa. Lehenengoan, artikuluak, eta xedapen iragankorrak, indargabetzaileak eta azkenak daude; eta bigarrenak, errege dekretuaren eranskinetako atalak garatzen ditu. 

Gaurkotzearen helburua da,  baldintzak arautzen dituen araudiaren aplikazioa erreztea, lantokietan arrisku elektrikoaren aurrean babespen egokia edukitzeko. Horretarako, 614/2001 Errege Dekretuaren  lehen azken xedapenak INSST-i agintzen dio gida tekniko bat egiteko eta aldizka eguneratzeko, bere xedapenen aplikazioa errezteko. 

 

Teknika bilakatzeagatiko arriskuak

Aipatutako Errege Dekretu hori laneko segurtasunari eta osasunari buruzko araudi orokorraren barruan dagoenez (batez ere, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak eta Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak osatuta dago), gida eguneratzearen beste helburu bat ere, enpresek araudia nahitaez betetzen dutela ziurtatzea da.

Zehazki, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 15.1.e artikuluak enpresei agintzen die teknikaren bilakaera kontuan hartzeko. Hori sarritan  gertatzen da  elektrizitatearen arriskuen kasuan, prebentzio-betebehar orokorrei dagozkien neurriak aplikatzerakoan.

Gida erabiltzen laguntzeko, INSST-ek 614/2001 Errege Dekretuaren artikuluetan  beharrezkotzat jo dituen oharrak edo argibideak, edo egokitzat jo dituen eranskinen aipamenak sartu ditu.