Makinetako segurtasunaren oinarrizko egiaztapenak langileen esku jartzeko (2015)

Deskribapena

Gure ingurune industrialean, makinak erabiltzean sortzen da langileentzako arrisku-iturri arruntenetakoa. Inolako zalantzarik gabe, makinagileen bilakaera ona izan da, prestazio hobeak eta seguruagoak eskaintzen dituztelako Europar Batasuneko araudia ezarri zenetik.

Araudi bateratu horrek diseinutik bertatik bilatzen du prebentzioa, Europar Batasunean merkaturatutako makina berri guztiek segurtasuneko estandarrak bete ditzaten. Hori dela eta, batez ere, makinagileen, inportatzaileen eta merkaturatzaileen artean izango du eragina.

Dena dela, araudi bateratu horren helburu bakarra ez da makina berriak diseinatzeko orduan makinagileek segurtasunaren arloan kontuan hartu behar dituzten oinarrizko eskakizunak zehaztea, araudia indarrean sartu baino lehen diseinatutako eta abian jarritako makinetarako betebeharrak zein diren ere zehazten delako bertan. Beraz, segurtasunez erabiltzeko egokitu behar izan diren edo behar diren makina ugarietan ere izango du eragina.

Makinak erosteko erabakia hartzean eta langileen esku jartzean, enpresek oso kontuan hartu beharko dute zein den hautatutako makinan kasuan-kasuan ezarri beharreko araudia. Gainera, lehen aldiz abian jartzen den ala ez ere bereizi beharko dute.

Makinak langileen esku jartzean, enpresek azken aukera izango dute, langileak erabiltzen hasi baino lehen makina legezko xedapenekin bat datorrela egiaztatzeko.

Makinetako segurtasunaren oinarrizko egiaztapenak langileen esku jartzeko (pdf, 4.21 MB)