Baratze-zaintzakolan-prozesu seguruen gida (2022)

Argitalpena
2022
Argitalpen-zenbakia
1.ª edición
Egilea(k)
Bilbao Recagorri, Iñigo (Técnico Superior de Riesgos Laborales, ENBA) Achicallende Dóndiz, Sergio (Técnico Superior de Riesgos Laborales, KONFEKOOP) Arteaga Alonso, César (Técnico Superior de Riesgos Laborales, OSALAN) Landajo Villalaín, Begoña (Técnico Superior de Riesgos Laborales, AZTI) Perdigón Luengo, Miriam (Técnico Superior de Riesgos Laborales, AZTI) Renteria Bilbao, Marta (Técnico Superior de Riesgos Laborales, AZTI) Monzón Durán, Pedro (Técnico Superior de Riesgos Laborales. (AZTI)
Hizkuntza(k)
Euskera, Español
ISBN
e-ISBN: 978-84-19165-06-0
Sustatzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Argitaratzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Gaiak
Lehen sektorea, lan segurtasuna

Deskribapena

«2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katerako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Sektore Estrategia» baterako jarduera-tresna instituzionala da, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, Lan eta Enplegu Sailari atxikitako erakunde autonomoak, eta Ekonomiaren Garapen Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritza, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren laguntzarekin garatutakoa. Estrategia honek laneko arriskuen prebentzioari buruzko ezagutza eta sektoreko eskumenak batzen ditu, eta, horrela, prebentzio-jarduerak sektoreko adar eta orientabide tekniko-ekonomiko guztietara eta haren baliokate osora (nekazaritza, abeltzaintza, baso-zura, nekazaritzako elikagaiak eta itsas-arrantza) iristea ahalbidetzen du.

«2019-2025 Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katerako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Sektore Estrategia» (Euskadi-Preben) tresna pragmatikoa da, segurtasuna eta osasuna sendotzeko, sektore horien iraunkortasunaren funtsezko ardatz gisa, eta helburu kuantitatibo nagusiak dira adierazle nagusietan istripu eta gaixotasun profesionalak % 15 murriztea eta, bereziki, sektore horretan istripu hilgarriak saihestea.

Eta horregatik, hain zuzen ere, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, Lan eta Enplegu Sailari atxikitako erakundea autonomoak, eta Ekonomiaren Garapen Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ere, Euskadi-Prebenen bitartez, interes handia dute nekazaritza eta abeltzaintzako mundu horretan diharduten langileek lan are seguruagoa nola egin dezaketen zabaltzeko. Izan ere, mundu horretan istripuak oraindik ere asko gertatzen dira. Badakigu beren lana ezagutzen dutela, profesionaltasunez egiten dutela, askotan baldintza ekonomikoek, lanaren bakardadeak, eragiten dutela arriskuak gutxiestea. Beti dauden arriskuak, eta egunero aurre egiten ez bazaie epe luzeko gaixotasunetan edo istripuetan berehala agertuko direnak.

Baratzezaintzako-lan-prozesu seguruen gida (pdf, 4,20 MB)