Inés Álvarez Osalaneko zuzendariorde teknikoak eta Joseba Santurtún Ergonomia Taldeko eta Bizkaiko Lurralde Zentroko arduradunak "Ergonomia: erronkak eta aukerak" jardunaldian parte hartu zuten

Argitalpen-data: 

Topaketa, EHUko Laneko Segurtasun eta Osasun Masterrak antolatuta, gai horretan adituak bildu zituen atzo Bizkaia Aretoan

Inés Álvarez Osalaneko zuzendariorde teknikoak eta Joseba Santurtún Ergonomia Taldeko eta Bizkaiko Lurralde Zentroko arduradunak

Ekitaldia Inés Álvarezek inauguratu zuen, ergonomia enpresen prebentzio-politiketan integratzearen garrantzia azpimarratuz. Bestalde, Joseba Santurtúnek gihar-hezurretako nahasmenduen prebentzioan zentratu zuen bere hitzaldia, arrisku ergonomikoekiko esposizio handia duten postuetan. Era berean, ERGOLAN kanpainari egin zion erreferentzia, eta prebentzio-jarduera sistematikoak ezartzeko eta lan-inguruneen etengabeko ebaluazioa egiteko beharra nabarmendu zuen.

Mahai-inguruan, halaber, esparru akademiko eta nazioarteko hainbat adituren ekarpenak jaso ziren, eta honako gai hauek aztertu zituzten, besteak beste: adimen artifizialak ergonomian duen eragina, industria-inguruneetan OCRA metodologiak aplikatzea edo "Ergonomia 5.0" kontzeptua, segurtasun iraunkorrago eta prebentiboago batera bideratua.

Ekitaldiak agerian utzi zuen ergonomia funtsezko elementu gisa finkatu dela laneko arriskuen prebentzioan, batez ere teknologia- eta antolaketa-eraldaketaren testuinguruan. Osalanen parte-hartzeak agerian uzten du erakundeek eta teknikariek lan-ingurune osasungarriagoak eta berritzaileagoak lortzeko duten konpromisoa.