Atzo, apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna zela eta, Osalaneko Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikari Javier Sánchez de la Fuentek eta UGT-Euskadiko lan-osasuneko arduradun Ismael Manzanarrek bilera bat egin zuten sindikatuko prebentzio-ordezkariekin.
Prebentzioko ordezkariak nortzuk diren, zein funtzio dituzten, nola aukeratzen diren eta beharrezko prestakuntza azaldu ondoren, Javier Sánchez de la Fuentek arriskuen ebaluazioaren, prebentzio-plangintzaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioko ordezkariek urrats horietan parte hartzearen garrantzia azpimarratu zuen.