2025ean zehar prestakuntza-pilulen eta lanean osasuna sustatzeko pilulen zabalkunde berri bat eskainiko dugu. Dagoeneko ezaguna den formatua iraupen laburreko bideoena izango da, laneko osasunaren esparruan interesgarria den gai jakin bati buruzkoa, etengabeko prestakuntza errazteko eta lantokian eta lantokitik kanpo ohitura osasungarriak sustatzeko balioko diguna.
Urtean zehar aldizka argitaratuko dira, honako hauek zehaztuta:
PRESTAKUNTZA: pirula 1 lauhile bakoitzean
Urtarrilak 30: Laneko dermatosirako prozedura
Maiatzak 30: Haurdunaldiko arrisku-prestazioa
Irailak 30: Arriskuarekiko bereziki kaltebera den langilea
SUSTAPENA: pirula 1 hiruhile bakoitzean
Martxoak 4: Elikadura eta lanaren arteko harremana
Ekainak 4:Txandakako eta gaueko lanen kudeaketa
Iraila 4: Denboraren kudeaketa lan-ingurunean
Abenduak 4: Adinaren kudeaketa erakundeetan