Lourdes Íscar Osalaneko zuzendari nagusiak Enpresa Osasungarria 2025 sariak banatu ditu

Argitalpen-data: 

Joan den azaroaren 19an, SEA Arabako Enpresek Enpresa Osasungarria Sarien bosgarren edizioa ospatu zuten Gasteizen. Ekimen horrek erakundeek lan-ingurunean osasuna eta ongizatea sustatzeko duten konpromisoa aitortzen du

Lourdes Íscar Osalaneko zuzendari nagusiak Enpresa Osasungarria 2025 sariak banatu ditu

Proiektu honen helburua da Arabako Lurralde Historikoko enpresetan ohitura eta praktika osasungarriak bultzatzea, langile guztien ongizate fisikoa, mentala eta soziala hobetzeko, zaintza integralera bideratutako kultura korporatiboa sendotuz.

Aurtengo edizioan, Lourdes Íscar Osalaneko zuzendari nagusiak eman zizkien sariak saritutako enpresei. ETEen kategorian, BENTELER Group izan da irabazlea, osasuna eta ongizatea bere politika eta praktika guztietan integratzeko duen gaitasunagatik, eta metodologiaren ardatz nagusi bihurtu ditu. Enpresa Handien kategorian, LABORAL KUTXAk jaso du saria, Zainduz programari esker. Ekimen horrek hainbat jarduera eskaintzen ditu profesionalen artean osasuna eta ongizatea sustatzeko.

Sari horiek agerian uzten dute oso garrantzitsua dela laneko osasuna balio estrategiko gisa txertatzea erakundeetan, ez soilik langileen bizi-kalitatea hobetzeko, baita enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna indartzeko ere.