Lourdes Íscar Osalaneko zuzendari nagusiak Carrefour taldearen prebentzio-zerbitzuaren 25. urteurrenean parte hartu du

Argitalpen-data: 

Carrefour taldearen prebentzio-zerbitzuaren 25. urteurrena

Carrefour taldearen prebentzio-zerbitzu mankomunatua eratu zeneko 25. urteurrena ospatu zen atzo goizean Madrilen. Lourdes Íscar, Osalaneko zuzendari nagusia, bai taldearen historiaren parte moduan parte hartu zuen (izan ere, Carrefour taldeko prebentzio-zerbitzuaren buru izan zen 2044-2011 arteko urteetan) bai eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari moduan ere.

Zuzendari nagusiak mahai-inguru batean parte hartu zuen Luisa Montesinosekin (Of Counsel Laboral de Garrigues) batera, eta gogoeta egin zuen datozen urteetan prebentzio-ahaleginak nora bideratu behar diren aztertzeko; besteak beste, arrisku psikosozialen prebentzioa eta genero eta adina ikuspegia prebentzio-kudeaketan txertatzea.