Ekainaren 11n, 12an eta 13an, hainbat profil profesionaletako berrogeita hamar bat pertsona bildu dira ikastaroan, baina guztiek izan dute interesa lan-inguruneetan osasun mentalari eta ongizateari eragiten dieten faktore psikosozialak ulertzeko, ebaluatzeko, esku hartzeko eta arautzeko. Prestakuntza-balioaz gain, ikastaroa hausnarketarako gunea izan da lan-sareko kideen artean, eta osasun psikosoziala lan- eta prebentzio-politiketan zeharka integratzeko beharra azpimarratu da.
Osalaneko zuzendari nagusiak "Politika publikoak eta laneko arrisku psikosozialen kudeaketaren etorkizuna" mahai-inguruan parte hartu du, Adela Quinzá-Torroja García Galiziako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutuko gerentearekin eta Myriam Hernández Fernández Laneko Arriskuen Prebentziorako Asturiasko Institutuko zuzendari nagusiarekin batera.
Hitzaldian hainbat gai jorratu dira, hala nola 2021-2026 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren diagnostikoa, Osalanek beste autonomia-erkidego batzuekin dituen lankidetza-proiektuak, arrisku psikosozialak prebenitzeko eta ebaluatzeko berrikuntza teknologikoen integrazioa, eta "Lan osasungarriak 2026-2028" Europako kanpaina.