APD-Osalanek antolatutako jardunaldi berria: "Adimen artifiziala eta haren aplikazioa Laneko Arriskuen Prebentzioan"

Argitalpen-data: 

Bilera gaur goizean egin da Gasteizen, eta Inés Álvarez Vázquez Osalaneko zuzendariorde teknikoa izan da moderatzailea.

Jardunaldia: "Adimen artifiziala eta haren aplikazioa Laneko Arriskuen Prebentzioan"

APD-Osalan topaketa-zikloaren testuinguruan, jardunaldi honek Adimen Artifizialak enpresa-ekoizpenean eta giza baliabideen kudeaketan duen gero eta paper handiagoan sakondu du. Teknologia hori erabiltzen duten enpresek langileek prestakuntza teorikoa, praktikoa eta eguneratua jasotzea ziurtatzearen garrantzia azpimarratu da. Halaber, funtsezkoa da teknologia hori erabiltzearekin lotutako arriskuak ebaluatzea. Hori guztia IAren erabilera etiko eta gardenari buruzko araudi berrien arabera gauzatu behar da. Araudi horiek 2024an onartu ziren Europan eta mundu osoan, eta mugarri izan dira: araudi horiek betetzea legezko eta izen oneko betebeharra da enpresa eta erakundeentzat.

Josu Sánchez Álvarezek, SLK Taldeko kontseilari delegatuak, eman dio hasiera ekitaldiari. Ondoren, mahai-ingurua egin da, Osalaneko zuzendariorde tekniko Inés Álvarez Vázquezek moderatuta, eta bertan izan dira Valentín García, CUATRECASAS Lan Arloko Bazkidea, Xabier Mitxelena, CYBERTIX presidentea eta Koldo Garrido Knörr, PRL MERCEDES-BENZ ESPAÑA managerra. Hitzaldian hainbat gai jorratu dira, hala nola IA erabiltzearen alderdi legalak, IAk LAPean dituen abantaila nagusiak (azterketa prediktiboa, etengabeko monitorizazioa, automatizazioa, dokumentu-kudeaketa) edo IA automobilgintzako enpresen segurtasunean eta osasunean aplikatzeko aukera.