Osalanek prebentzio-zerbitzuen osasun-arloko kudeaketa-aplikazio berria aurkeztu zien Euskadiko prebentzio-zerbitzuei

Aplikazio berriak aukera ematen du prebentzio-zerbitzuak Osalanekin elektronikoki erlazionatzeko, eta sinplifikatu egiten ditu zerbitzu horiek funtzionatzeko behar dituzten osasun-baimenen kudeaketak.

Horren bidez, osasun-zentroek instalatzeko eta jardunean jartzeko baimenak eska ditzakete, bai eta aldaketak egiteko baimenak ere; baita langileen artean gertatzen diren aldaketak jakinarazteko edo osasun-jarduera espezifikoen azpikontratazioa jakinarazteko baimenak ere.

Tresna berri honetarako sarbidea Osalanen webgunearen hasierako orritik egiten da zuzenean, eta haren erabilera errazteko, Osalanek laguntza-dokumentu batzuk eta azalpen-bideo batzuk argitaratu ditu, aplikazioan sartzean eskura daitezkeenak.

Aplikazioaren erabilerarekin arazorik izanez gero, erabiltzaileentzako arreta-zentro bat (CAU) ere jarri da prebentzio-zerbitzuen esku.



Prebentzio-zerbitzuen osasun-arloko kudeaketak (ZPK)