LHko ikasleen bisitak Osalanera 2023an

2023an, 303 ikasle eta 34 irakasle etorri ziren Osalaneko instalazioetara lan-eremuan prebentzio- eta babes-neurriak hartzearen garrantziari buruzko sentsibilizazio-jardunaldi batean parte hartzera.

Hona hemen ikasle bisitarien banaketa, prestakuntza motaren eta sexuaren arabera:

 

IKASLEAK

GUZTIRA EMAKUMEAK GIZONAK
LANBIDE HEZIKETA 250 130 120
LANBIDE-ZIURTAGIRIA 36 22 14
UNIBERTSITATEA 17 13 4
GUZTIRA 303 165 138

 

IRAKASLEAK

GUZTIRA EMAKUMEAK GIZONAK
LANBIDE HEZIKETA 29 21 8
LANBIDE-ZIURTAGIRIA 4 4 0
UNIBERTSITATEA 1 1 0
GUZTIRA 34 26 8

 

Guztira 19 sentsibilizazio-jardunaldi egin ziren: 16 Lanbide Heziketako ikasleentzat, 2 profesionaltasun-ziurtagirirako eta 1 unibertsitateko ikasleentzat. 18 jardunaldi gaztelaniaz egin ziren eta bat euskaraz.

Jardunaldiak amaitzean, ikasleen eta irakasleen eskura jarri zen egindako jarduerarekiko gogobetetze-maila baloratzeko galdetegi bat. Gogobetetasun-inkesta horretan planteatzen diren gaien artean, bisitaren erabilgarritasunari buruzko bi galdera azpimarra ditzakegu, hau da, jardunaldiak prebentzioari buruzko ezagutzak eskuratzeko balio izan dien eta etorkizunean haien lan-bizitzan erabilgarri izango zaien.

Hurrengo orrietan, kolektibotan bereizitako emaitzak laburbiltzen dira.

IKASLEAK

Zure ustez, bisitak laneko arriskuen prebentzioari buruzko ezagutzak edukitzeko eta/edo haien inguruan sentsibilizatzeko balio izan dizu?

Gehienezko puntuazioa 5p izanik, ikasleen batez besteko balorazioa 4,47p izan zen (4,51 emakumeena eta 4,42 gizonena).

Balorazio horien banaketa grafiko hauetan ikus daiteke:

 

IKASLEAK EMAKUMEAK GIZONAK
4,47 4,51 4,42

 

 

Uste duzu bisitak zure etorkizuneko lan-bizitzarako balioko dizula?

Gehienezko puntuazioa 5p izanik, ikasleen batez besteko balorazioa 4,38p izan zen (4,43 emakumeena eta 4,32 gizonena). Balorazio horien banaketa grafiko hauetan ikus daiteke:

 

IKASLEAK EMAKUMEAK GIZONAK
4,38 4,43 4,32

 


 

IRAKASLEAK

Zure ustez, bisitak laneko arriskuen prebentzioari buruzko ezagutzak edukitzeko eta/edo haien inguruan sentsibilizatzeko eman dizkie ikasleei?

Gehienezko puntuazioa 5p izanik, ikasleen batez besteko balorazioa 4,71p izan zen (4,77 emakumeena eta 4,50 gizonena).

Balorazio horien banaketa grafiko hauetan ikus daiteke:

 

IRAKASLEAK EMAKUMEAK GIZONAK
4,71 4,77 4,50

 

 

Zure ustez, bisitak balioko al die ikasleei etorkizuneko lan-bizitzarako?

Gehienezko puntuazioa 5p izanik, ikasleen batez besteko balorazioa 4,56p izan zen (4,54 emakumeena eta 4,63 gizonena).

Balorazio horien banaketa grafiko hauetan ikus daiteke:

 

IRAKASLEAK EMAKUMEAK GIZONAK
4,56 4,54 4,63