Osalanen kanpaina: 'Lan egiteko modu berriak, prebenitu beharreko arrisku-faktore berriak'

Barakaldo, 2023ko urriaren 20a.- Gaur goizean, Osalaneko zuzendari nagusiak, Lourdes Íscarrek, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Europako Astearen barruan erakundeak laneko arriskuen prebentzioari buruz egingo duen sentsibilizazio-kanpaina aurkeztu du.

Kasu honetan, Osalanek egiaztatu du gaur egun zaila dela plataforma digitaletan lan ez egitea, eta teknologia berri horiek erabiltzeak arrisku-faktore espezifikoak sor ditzaketen aldaketak eragiten dituela: batzuk, plataformen erabilerarekin lotutakoak (hiperkonexioa, monitorizazioa, ikusezintasuna, kontaktu sozialik eza, prekarietatea); eta beste batzuk, lanaren antolaketarekin lotutakoak (isolamendua, ospe digitala, algoritmo kudeatzaileak, etab.).

Horregatik, kanpaina honetan, plataforma digitalen ekonomiaren agerpenak sortzen dituen laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko arazo garrantzitsuenei diziplinarteko ikuspegitik heltzen saiatzen da Osalan, konponbide zehatzak eskaintzen saiatuz.

Horretarako, kanpainak arrisku horiei buruz hitz egiten du, hala nola hiperkonexioari, monitorizazioari, ikusezintasunari, kontaktu sozialik ezari, prekarietateari, isolamenduari, ospe digitalari eta algoritmo kudeatzaileei buruz, eta adierazten diren moduan aurkezten ditu, pairatzen dituztenekin hobeto konektatzeko eta enpresak lan egiteko modu berriekin sor daitekeen errealitateaz ohartarazteko.

Kanpaina ikusi