SAF€RAren industria-segurtasuneko ikerketa-proiektuetarako 7. deialdia apirilaren 4an aurkeztuko da streaming bidez

Apirilaren 4an, 14: 00etan, SAF€RAk informazio-bilera bat antolatuko du on-line, hurrengo deialdi bateratuko gaiak aurkezteko. Aurkezpenaren ondoren, galdera-erantzunen saio bat egingo da, eta ikertzaileek proiektuen ideien proposamenak eta partzuergoko etorkizuneko bazkideekin lankidetzan aritzeko aukerak aurkeztu ahal izango dituzte.


Proposamenak segurtasun industrialak honako hauetan dituen ondorioei buruzkoak izango dira:

1. Plataforma digitalak.
2. Green deal.
3. Energia biltegiratzeko material aurreratuak.

SAF€RAk eskatzaileentzako gidalerroen dokumentuaren zirriborroa argitaratu du.


Bileran parte hartzeko erregistroa


Deialdiari buruzko informazio gehiago