Osalanen lehen berdintasun-planaren balantzea

Laneko segurtasun eta osasunean genero-ikuspegia txertatzen laguntzeko materialak

2018an, Osalanek emakumeen eta gizonen berdintasunerako lehenengo plana onartu zuen, lau urteko iraupena zuena. Gauzatzeko aldia amaitu ondoren, egindako aurrerapenen eta datozen urteetarako erronken balantzea egin du.

2021-2026 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategian (LSOEE) genero-ikuspegia sartzea eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren eremuan lan egiten duten profesionalentzako ezagutza eta materialak sortzea izan dira aldi honetako bi lehentasunak.

 

Hori horrela, LSOEEn generoa osasunaren gizarte-baldintzatzailetzat hartu da, eta lanaren kontzeptua zabaldu egin da, ugalketa-lana ere barnean hartuta. Laneko segurtasun eta osasunean emakumeen eta gizonen artean dauden diferentziak eta desberdintasunak jasotzen dituen diagnostiko batean oinarritu da, eta hurrengo urteetarako lehentasunezkotzat jo ditu oso feminizatuta dauden sektoreak, hala nola sektore soziosanitarioa, merkataritza eta ostalaritza.

 

Era berean, Osalanen webgunean eskuragarri dauden azterlanak eta materialak garatu dira:

 
     “Egoera-diagnostikoa: euskal autonomia erkidegoko etxeko langileak eta estaltzen dituzten beharrizanak

    “Laneko arriskuen aurrean diren jarreretan eta portaeretan eta horien ondoriozko kalteetan eragiten duten genero-faktore nagusiak

 
    Pautas para un uso inclusivo del lenguaje en Osalan (gaztelaniaz)

     Bideoa: 12 urrats zure enpresan genero-ikuspegia barneratzeko Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren alorretan

 
     Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko gida, etxeko zerbitzurako langileentzat

    Lan-arloko sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko orientabideak

 
    “Genero-ikuspegia laneko arriskuen prebentzioan integratzeko jarraibideak. Tresna erabilgarriekin eguneratua
 

Lehentasunezko jarduera horiez gain, prestakuntzako barne-prozesu bati ekin zaio, langileek gaitasun handiagoa izan dezaten laneko arriskuen prebentzioan generoak duen eraginari buruz, eta barne-prozedurak egokitzen ari dira, Osalanen jarduerak gero eta sentikorragoak izan daitezen generoarekiko: Kontratuetan, dirulaguntzetan eta hitzarmenetan berdintasun-klausulak sartzea; azterketa estatistikoetan sexu-aldagaia sartzea, eta osasuna sustatzeko materialetan genero-ikuspegia txertatzea, besteak beste. Planean planteatutako ekintzen % 100 garatu dira ( % 20 partzialki), baina oraindik bide luzea dago egiteko azken helburua lortzeko, hau da, lan-eremuan, bai emakumeen eta bai gizonen osasunerako, babes-maila handiena bermatzeko.

Hori dela eta, lehen plan hori gauzatzeko aldia amaitu ondoren, Berdintasunerako II. Plana onartzeko prozesuan gaude. Plan horrek lana indartzen jarraituko du, LSOEEn (2021-2026) jasotako lehentasunezko ildoetan.