Enpresan laneko arriskuen prebentzioa ondo kudeatzeko tresnei buruzko prestakuntza-ziklo berria, APDrekin lankidetzan

2021ean, “Laneko Arriskuen Prebentzioa (LAP) enpresan integratzeko funtsezko kontzeptuak” Zikloa garatu genuen.

 

Ziklo horren jarraipen gisa, eta COVID-19ak eragindako egungo krisia dela-eta agertokia eta lan-baldintzak aldatu direla jakitun, ziklo berri bati ekingo diogu 2022. urtean APDrekin lankidetzan:

“Enpresariei zuzendutako laguntza-tresnak, enpresan Laneko Arriskuen Prebentzioa (LAP) ondo kudeatzeko”.

 

Hiru jardunaldi izango dira honako egun eta leku hauetan:

 

1.  Laneko arriskuen prebentzioa: arrisku ergonomikoen funtsezko alderdiak. Apirilak 27, Bilbon.

2.  Nola jokatu behar du enpresaburuak arrisku psikosozialen prebentzioan? Maiatzak 25, Gasteizen.

3.  Prebenitu ahal izateko, ezagutu: osasunerako kalteen detekzio goiztiarra. Irailak 29, Donostian.

 

Jardunaldien bidez, honako helburu hauek lortu nahi ditugu:

 

1. Enpresaburuen legezko erantzukizuna agerian jartzea, lantokian arriskuak behar bezala ebaluatu eta kontrolatzen direla bermatzeko, eta aurrera pausoak egitea lidergoan prebentzio-ikuspegia izateak duen premia aitortzeko bidean.

2. Arrisku ergonomiko eta psikosozialei heltzeko modua erakustea, arrisku horiek kausa anitzeko izaera baitute, eta zaila da arrisku horiek identifikatzea, neurtzea eta kudeatzea, bai eta arrisku horiekiko kontzientziazioa areagotzea eta arrisku horiek langileengan eta gizarte osoan duten eragin negatiboa areagotzea ere.

3. Osasunerako kalteak garaiz detektatzeko tresnak ematea enpresaburuei.

 

Laneko arriskuen prebentzioari buruz hausnartzeko eta aurrera pausoak emateko aukera izango dugu.