Teknologia berriek, prebentzioaren ikuspegitik dakartzan mehatxuei eta aukerei buruzko hirugarren eta azken artikuluak, “teknoestresa” eta agertzeko dauzkan moduak lantzen ditu: “teknoantsietatea”, “teknonekea” eta “teknoadikzioa”. Gaitz hauek gero eta ohikoagoak dira lan ingurunean.
“Teknoestresa”, laneko estresaren adierazpen espezifiko bat da eta agertzen da IKTak bere kanaletan eta euskarrietan (internet, aplikazioak, posta elektronikoa, sare sozialak, ordenagailuak, tabletak, smartphoneak, e.a.) intentsiboki edo modu desegokian erabiltzeagatik. Sortzen da teknologia modu eraginkorrean eta osasungarrian erabiltzeko gaitasunik ez izatetik eta, normalean, kontrako jarreren bitartez azaltzen da: arbuioa edo adikzioa.
Honi buruzko lehen erreferentziak 1984koak dira, urte horretan, Craid Brod psikiatra iparramerikarrak "Technostress: The Human Cost of the Computer Revolution" liburua argitaratu baitzuen. Orduan, honela definitu zuen: “egokitze-gaixotasuna da, ordenagailuaren teknologia berrikekin modu osasungarrian aritzeko gaitasun ezak sortua”.
1997an Michelle Weilek eta Larry Rosenek kontzeptua garatu zuten “Technostress: coping with Technology @ work, @ home and @play" liburuan, eta eurentzat zen, “teknologiak, zuzenean edo zeharka, jarreretan, pentsamenduetan, portaeretan edo fisiologian sortutako edozein eragin negatiboa”.
Gaixotasun psikosozial hau normalean, gehiegizko lanak, gailuak erabiltzeko konplexutasunak eta informazio ugaria prozesatzeko zailtasunak sortuta dago. Gainera, teknologiak lan ordutegiz harago lan egitera eta komunikatzera eramaten gaitu eta horrek, bizitza pribatua inbaditzea eta bateragarritasuna arriskuan jartzea ekar dezake.
“Teknoestresa” normalean, hiru modutan adierazten da. “Teknoantsietatea” bezala pertsonak lanean ez direnean gai teknologiak planteatzen dituen eskakizunei aurre egiteko; “teknonekea” bezala, informazioa asimilatzea eta egituratzea ezintzen duten buruko neke eta akidura koadroak agertzen direnean; eta “teknoadikzioa” bezala, IKTak enpresa barruan eta kanpoan eta denbora guztian erabiltzeko beharrizan konpultsiboa nagusitzen denean.
Gaitz hauen ondorioak eta laneko estreseko beste adierazpen batzuk sortutakoak oso antzekoak dira. Fisikoki, buruko mina, arazo gastrointestinalak, immunologikoak eta kardiobaskularrak nabarmentzen dira. Psikologikoki, insomnioa, haserrekortasuna eta kontzentratzeko zailtasuna nagusitzen dira.