Produktu fitosanitarioen eraginpean egoteagatiko arriskua ebaluatzeko metodologia berria

Agente kimikoak erabiltzearen ondoriozko arriskupean dauden pertsonen osasuna babesteari buruzko legedia aplikatzen laguntzen du

 

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak (INSST) ‘Produktu fitosanitarioen eraginpean egoteagatiko arriskuaren ebaluazioa’ izeneko azterlana egin du,  prebentzio-teknikariei arrisku kimikoen ebaluazioak egiten laguntzeko, eragindutako langileen eta inguruko biztanleen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzko apirilaren 6ko 374/2001 Errege Dekretuaren esparruan.

Azterlanak metodologia kualitatibo berri bat jasotzen du,  produktu fitosanitario (PPFF) solido eta likidoen nahasketak/kargak ebaluatzeko, bai eta aire zabaleko ihinztatze-lanak ere, aipatutako horiek labore altu edo baxuetan mekanikoki edo eskuz aplikatuz.

Metodologia hori,  produktu horien erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duen irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren aurreikuspenen barruan sartzen da. Era berean, apirilaren 6ko 374/2001 Errege Dekretuan jasotako betebeharrak betetzen ditu, langileen osasuna eta segurtasuna agente kimikoekin lotutako laneko arriskuetatik babesteari buruzkoak.

PPFFekiko gehiegizko esposizioak, produktu horiek modu desegokian aplikatzeagatik bai eta  beren baimenean eta etiketan jasotako erabilera-baldintzen eta baldintza errealen arteko ezberdintasunengatik  ere gerta daitezke. Hori dela eta, azterlanak eskatzen du inguruabar horien eragina kontuan hartzea,  erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna bermatuko dituzten prebentzio eta babes neurriak ezartzen direnean.

Azterketak adierazten duenez, PPFFak baimentzeko prozesuan, “dauden faktore ugarien artean esposizio-faktore kopuru mugatua baino ezin da kontuan hartu. Produktu horietako bat erabiltzen ari denean, arriskuen ebaluazioa egin behar da, prebentzioari buruzko indarreango araudian tipifikatutakoaren arabera”. Hala ere, PPFFek zenbait arazo dute esposizioaren ebaluazioa egiteko; horien artean, INSSTren azterketak, honako hauek  nabarmentzen ditu:

-          Baimendutako PPFFentzat ingurumeneko muga-balio gutxi egotea.

-          Gorputzean sartzeko bide nagusia, dermikoa, zailagoa da neurtzen, eta, gainera, ez dago erreferentziazko baliorik.

-          Muga-balio biologiko gutxi izatea eta balio horiek asko aldatzea.

Ondorioak

Ondorioetan, azterketak azpimarratzen du bere edukiak erantzuna ematen diola PPFFen arriskuen ebaluazioa benetako erabileran egiteko beharrari. Honako hauetan oinarrituko den metodologia proposatzen du: “banding” kontrol-prozeduretan, baimena emateko erabilitako metodoetan eta esposizioan eragina duten faktoreen identifikazioan.

Metodologia horren helburua, erabilera-baldintzak baimen-baldintzetara ahalik eta gehien egokitzea da. Edozein desbideratzek esposizio-banda eta, ondorioz, arriskua aldatzen du. Desbideratze horiek etiketan jasotako baldintzetara bueltatzeko, azterlanak, esposizioan eragina daukaten faktoreen taulak biltzen ditu.

Oraingoz, proposatutako metodologia aire zabaleko eskuzko aplikazioei eta aplikazio mekanikoei dagokie. Beste aplikazio batzuk normalizatu ahala, hala nola berotegietan, metodologia zabaldu egin beharko da, aztertzeko eta esposizio mota berri  horietan eragiten duten faktoreak identifikatzeko.