Insomnioaren sintomak nagusi dira erizaintzako langileen artean

Estatu Batuetako National Institute of Occupational Safety and Health (NIOSH) agentzia federalak, insomnioaren ondorioei buruzko azterketa aitzindari baten emaitzak argitaratu ditu. Azterketarako, erizaintzako 62 profesional aukeratu dira. Denek zuzeneko arreta ematen diete minbizia duten pazienteei, 12 orduko txanda finkoetan, Floridako ospitale onkologiko batean. Azterlanaren informazioari esker, neurriko esku-hartzeak garatu daitezke talde horren lo egitea aztertzeko, langile horien lana funtsezkoa baita osasun publikorako. 

Azterketa 14 eguneko ebaluazio ekologikoan (EMA) eta loaren aktigrafiaren azterketan oinarritzen da. Emaitzak ikusita, sintomen prebalentzia eta esku-hartze horrekiko interesa, handia da. ‘My job impacts my sleep: signs and symptoms of insomnia among healthcare workers’, (“Nire lanak eragina dauka nire lo egitean: insomnioaren seinaleak eta sintomak  osasun-langileen artean”) izenburua du eta egileak, honako hauek izan dira: South Florida Unibertsitateko School of Aging Studies-eko Soomi Lee eta Brent J. Small irakasleak, eta Estatu Batuetako  Moffitt Cancer Center-eko Department of Health Outcomes and Behavior delakoaren Brian D. Gonzalez kidea.

Azterketa kualitatiboak agertzen du, parte-hartzaile gehienek (% 92), loaren inguruko kezka baten berri eman zutela gutxienez. Kezka ugarienak (%68) insomnioari buruzkoak izan ziren. Azterketa kuantitatiboen arabera, insomnio-kezkak zituzten parte-hartzaileek, oro har, estres handiagoa sumatzen zuten eta EMAren loaren nahikotasun eta kalitate txikiagoa. Gainera, insomio-arazoak zeuzkaten parte-hartzaileek lanegunen aurreko egunetan (lanegunak ez zirenak) egiten zituzten siestak, insomio-arazorik ez zeuzkaten parte-hartzaileenak baino laburragoak ziren (lehenengoek 16 minutu arte luzatzen zuten eta bigarrenek 40 arte, baina inoiz ez zuten ordubete baino gehiago irauten). 

Insomnio-kezken berri eman zuten langileek, kezka hori ez zutenek baino loaren nahikotasun eta kalitate eskasagoa izan zuten EMAko egunetan ere. Gainera, ikerketak adierazi zuen profesional guztien loa okerragoa zela lanaldiaren aurretik. Hau da, insomnioarekiko kezkak alde batera utzita, pertsona horien loa lanegunen aurreko egunetan, nahikotasun eta kalitate gutxiagokoa zen, siesta laburragoak egiten zituzten eta logura handiagoa zuten.

 

Esku-hartze pertsonalizatua

 

Insomnioaren sintomak eta loaren osasuna hobetzeak,  pertsonen arteko gatazkak eta faktore psikosozial estresagarriak murriztu ditzake eta eguneroko zaintza eta gogo-aldartea hobetu,  kalitate handiko arreta emateko. Erizaintzari buruzko ikerketek, batez ere, pazienteen emaitzak hobetzea bilatu dute eta ia ez da kontuan hartu profesionalen loa hobetzeak ondorio positiboak izan ditzakeela pazienteengan.

Zenbait tratamendu eraginkor daude insomnioa tratatzeko, hala nola terapia kognitibo-konduktuala, baina ez dago berariaz diseinatutako esku-hartzerik erizaintzako langileentzat. Hori inplementatzeko, azterlan honek biltzen ditu langileek esku-hartzerako nahiago dituzten edukiei buruzko datuak (adibidez, insomniorako terapia kognitibo-konduktuala, loaren higienerako hezkuntza edo arreta osorako estrategiak).