'Gaixotasun profesionalak baloratzeko laguntza-gida'-ren gaurkotzea


Edizio berriak azken xedapen teknikoak eta substantzia arriskutsuen eraginpean egoteko muga-balioen berrikuspena biltzen ditu

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) ‘Gaixotasun profesionalak baloratzeko laguntza-gida’-ren laugarren edizioa argitaratu du. Lehenengoa 2017an argitaratu zen eta, harrezkero, urtero eguneratu da azken xedapenak gehituz, bere indarraldiaren jarraipena ziurtatzeko.

Gaurkotzeak  GSINeko berrikusle talde batek egiten ditu. Talde horrek kontuan hartzen ditu arau-aldaketak, bai eta gaixotasun profesionalen etiologian parte hartzen duten substantzia kimikoen eraginpean egoteko muga-balioen aldaketak ere. Muga-balioen doikuntza horiek Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak (INSST) iragartzen ditu, urtero argitaratzen duen dokumentu baten bidez, 98/24/EE Zuzentaraua eta 374/2001 Errege Dekretua betez.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Zuzendari Nagusiak, María del Carmen Armesto González-Rosónek gidaren hitzaurrean adierazten duenez, laugarren edizio honetako muga-balio berrien aldaketek bi fitxa hauei eragin diete: 1C04 (iodoa eta organikoak ez diren bere konposatuak) eta 1I01 (aminak eta hidrazinak).

INSSTek  gai honi buruz egindako  azken dokumentua, ‘Profesionalek agente kimikoen eraginpean egoteko mugak Espainian’, 2019an argitaratu zen. Bere barne, substantziak eta nahasketak sailkatzeari, etiketatzeari eta ontziratzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1272/2008 (EE) Erregelamendua (CLP Araudia) aldatzen duen Batzordearen 2017ko maiatzaren 4ko 2017/776 (EB) Erregelamenduan jasotako aldaketak  hartzen ditu.  Aipatutako 2019ko dokumentu hori betetzeko, GSINeko taldeak gidan jasotako substantzia guztien arrisku-adierazpenak berrikusi ditu eta nanomaterialen ezaugarri bereziak aipatu ditu.

Gidak, funtsean, talde profesionalei ematen die zerbitzua; adibidez, familia-medikuei eta osasun-zerbitzu publikoko komunitate-medikuei, laneko medikuei eta laneko arriskuei aurrea hartzeko zerbitzuetako teknikariei, mutualitateetako medikuei, ikuskatzaile medikoei, Ezintasunak Baloratzeko taldeei eta lanbide-gaixotasunak ikuspuntu desberdinetatik detektatu, onartu edo baloratu behar dituzten profesional guztiei.