EBn segurtasun eta osasun arauak hobeto betetzeko txostena

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak (EU-OSHA) praktika hobeak sustatzeko modua aztertu du, azken hamarkadan lanaren egituran, antolaketan eta kontrolean izandako aldaketen ondoren.

Arriskuen Europako Behatokiak (AEB), Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziarena denak (EU-OSHA), Laneko osasun eta segurtasunaren arloko araudia hobeto betetzea: azterketa orokorra’ txostena egin du.

Autoreek,  laneko segurtasun eta osasun arauak betetzea errazteko moduak eta jardunbide hobeak sustatzekoak aztertu dituzte, azken hamarkadan aldaketa nabarmenak egon direlako EBko lanaren egituran, antolaketan eta kontrolean eta batez ere, egungo pandemiaren ondorioz. Txostenaren azken zatian, ondorio nagusiak  azaltzen dira bai eta ondorio horiek politiketan eta ondorengo azterketetan izango duten eragina ere.

Txostenak aztertzen du erakundeek LSOren jardunari eta egungo arau-esparrua betetzeari laguntzeko daukaten  modu desberdinen eragina. Halaber, EU-OSHAren ikerketa-programa berri baten hasiera iragarri du, LSO arauak eta praktika onenak betetzen direla bermatzeko.

 

Gomendioak

AEBren dokumentu honetan biltzen dira, egileek LSOri buruzko testuak berrikusi ondoren  ateratako ondorioak. Halaber, funtsezko informatzaileek emandako iritziak jasotzen ditu. Iritzi horiek,   erakundeek,  arau horiek betetzeko eta praktika hobeak ziurtatzeko ematen duten babesari buruzkoak dira. Berrikuspenak, helburu hauek lortzen lagundu nahi du:  

- Erakundeek, LSOren praktika betetzen eta hobetzen dela bermatzeko ematen duen laguntzari buruzko ezagutza zehatzagoa izatea.

- LSO sustatzen duten EBko politiken berri ematea.

- LSO arloan emaitza praktikoak lortzea, gai hauen inguruan: zer funtzionatzen duen, norentzat den eta zein testuingurutan. Hori guztia, erakundeen laguntza hobetzeko eta EBn LSO betetzen dela bermatzeko, nazio, sektore eta lan eremuetan.

Honako hauek dira azterketa orokorraren ondorioak eta gomendioak, etorkizuneko ikerketari begira:ç

- Berrikuspen orokorrak erakutsi du oraindik ezagutza-hutsune handiak daudela. Horregatik, EU-OSHAk ikerketa enpiriko gehiago agindu beharko luke huts horiek zuzentzeko.

- Ezagutza-hutsuneak daude ikerketak hartzen dituen bost arloetan bai eta, testuinguruaren eta aldaketaren ondorioen ulermenean ere. Hutsune horiek eragina dute laguntzaren izaera eta emaitzak zehaztean LSOren praktika hobea lortzeko. Eten horiei ekitean, AEBren txostenak gomendatzen du EU-OSHAk bere aurrekontu mugatua hobeto erabil dezala, eta, horretarako, lehentasuna eman diezaiola ikerketa-proiektuak abian jartzeari, bakoitzaren balio erantsiaren arabera.

 

Aurrekoaren arabera, EU-OSHAri  eskatzen zaio ere honako hauek kontuan har ditzala:

- Antolatzen den ikerketa-programarako beharrezko denbora eta bere proiektuen garapen sekuentzial egokia.

- Oreka egokia ezagutzaren sorkuntzaren eta bere aplikazio instrumentalaren artean.

- Finantziazio iturri egokiagoak izan daitezkeen beste bazkide batzuek ere parte hartu ahal izatea, azterketa orokorrak adierazitako gai zehatz horiek ikertzeko.

 

EU-OSHAk, gainera, ikerketa-proiektu independenteak eska litzake, integratuenekin batera. Txostenean,  horretarako egokiak izan daitezkeen zenbait arlo identifikatzen dira. Adibidez, prebentzio-zerbitzuen zereginari buruzko ikerkuntza edo LSOren praktiken sustapen ekonomikoa.

Autoreen iritziz, gomendio hauek jarraitzeak EU-OSHAri ahalbidetuko dio ikerketa enpirikoko programa koherentea eta koordinatua ematea. Programa horrek gaur egungo ezagutzan identifikatutako etenak landuko ditu eta laguntza sendoa emango du  EBko estatu kideetan LSOren araudia eta praktika onenak betetzen direla ziurtatzeko.