Cebek-ek 'Ondo Izan' ekimena martxan jarri du, osasuna enpresatik sustatzeko

Cebek-ek lan-osasuna sustatzeko ‘Ondo Izan’ ekimena martxan jarri du. Behin betiko bultzada abiatu da, udazkenean lan-ingurune osasungarriei buruz egindako laugarren urteko inkestaren emaitzetatik. Bertan, enpresek interes handia agertu dute patroiek ildo horretatik doazen ekintzak egin ditzaten.  

“Ondo Izan” jarduera-egutegia otsailean hasi da, ekimenak hartzen dituen bost arloetako batzuetan jarduerak antolatuz: osasun emozionala, nutrizioa, osasun fisikoa, enpresaren osasunaren kudeaketa eta enpresa-komunitate osasungarria. Osasun emozionalaren arloan, “mindfullnes”-ean oinarritutako programa bat garatzen hasi da estresa murrizteko, eta, apiriletik aurrera, enpresako emozioen kudeaketa osasungarriari buruzko bost tailer egingo dira. 

Nutrizioaren arloan,  ‘Nola jan osasuntsu bulegoan’ ‘workshop-a’ egin da eta programatuta dago ‘Nutrizionistak erantzuten du’ izeneko beste bat egitea. Gainera, Osasun Fisikoaren arloan, ‘Ibilera nordikoa, ibiltzea baino askoz gehiago’ izeneko ‘webinar’-a aurreikusten da, eta, Osasuna Enpresatik kudeatzearen arloan, Aenorren kasua, erakunde osasungarriei buruzko ziklo baten barruan azaltzea. 

‘Ondo Izan’-ekin, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK) funtsezko lau helburu bilatzen ditu. Alde batetik, “konfiantza esparruak sortzea eta bultzatzea” laneko osasuna zaintzeko, hori antolaketaren oinarrizko irizpidea baita. Cebek-ek helburu horri eusten dio, “pertsona osasuntsuagoek eta motibatuagoek, enpresa eraginkorragoa eta lehiakorragoa egingo dute”  printzipioan oinarrituz.

Beste helburuetako bat da “enpresaren eta bertan lan egiten dutenen konpromisoari balioa ematea eta erantzunkidetasuna ezartzea langile guztien jarrera osasungarrian, taldearen onura bilatzeko”. ‘Ondo Izan’, halaber, “enpresaren errealitate berrietara egokitutako jarduerak garatzeko eta enpresa osatzen dutenen osasun eta ongizate maila hobetzeko ere sortu da”. Era berean, “gure inguruan kalitatezko jarduera, aberastasuna eta enplegua sortzearen” alde egiten du, bai eta “lehiakortasun-maila handiagoaren eta bizi-kalitate hobearen” alde ere.

2020ko Osasuna eta Enpresa Txostena

 

‘Ondo Izan’ sortu duen inkesta, urria eta azaroa bitartean egin zen Bizkaiko 261 enpresetan, eta emaitzak ‘2020ko  Osasuna eta Enpresa Txostenean’ jaso dira. Hori izan da Cebek-ek 2016tik hona Bizkaiko enpresetan ingurune osasungarriari buruz egin duen laugarren inkesta.

Enpresek CEBEK-ek lan-osasunaren hobekuntza sustatzeko eskatzeaz gain, ‘2020ko Osasuna eta Enpresa Txostenak’, hamar ondorio nagusi hauek biltzen ditu:

-          Gero eta zahartze handiagoa. Parte hartzen duten enpresen %77k 41 urtetik gorako batez besteko adina dute, eta horrek agerian uzten du enpresak apurka-apurka  zahartzen ari direla.

-          Produktibitatea ez bezala, gorantz doa enpresek osasunari ematen dioten garrantzia. 2018an lortutako datuak erreferentziatzat hartuta, %10 igo dira produktibitateari, eta segurtasunari eta osasunari garrantzi bera ematen dieten enpresak. Bestalde, mantendu egin da segurtasunak eta osasunak lehentasuna  daukatela  uste duten enpresen %30 ingurua.

-          2020, enpresetan osasunaren paradigma aldatu duen urte historikoa: enpresen %79k pentsatzen du, orain, pandemia dela eta, une egokiena dela bere langileen osasuna sustatzeko. Gainera, enpresen %74k uste du epe ertainean aldatuko dutela pertsonen osasuna kudeatzeko estrategia. 

-          Gaur egun langileen artean sarriago gertatzen diren osasun arazoen artean, garrantzitsuenak, arazo muskulu-eskeletokoak dira, gero buru-osasunarekin zerikusia daukatenak eta minbiziak. 

-         Osasunaren sustapenaren eta enpresaren lehiakortasunaren arteko lotura. Enpresen %54k uste du inguru-osasungarrietan lan egiten duela, OMEk inguru horiek definitzen dituen moduaren arabera. Pertzepzio hori %10 igo da 2019ko txostenarekin konparatuz. %3k bakarrik dio ingurune ez-osasungarrietan lan egiten duela; 2019an, berriz, %19k. 2016. urtetik aurrera, enpresek gero eta ardura handiagoa dute langileek ohitura osasungarriak izan ditzaten. Horiek sustatzeko ekintzak garatzen dituzten enpresak %13 igo dira; beraz, galdetutako enpresen %46ra iritsi dira. Halaber, enpresen %85ek uste du enpresan ohitura osasungarriak sustatzeak langileen osasuna hobetu dezakeela; %15ek uste dute ezetz. %91k uste du bere langileen osasuna hobetzeak enpresaren produktibitatea hobetuko lukeela, batez ere absentismoa murriztu eta laneko giroa hobetuko litzatekeelako. Hala ere, %17k bakarrik du aurrekontu-zuzkidura ohitura osasungarriak sustatzeko.

-          Ongizate emozionala eta fisikoa. Enpresentzat, ongizate emozionala, batez ere estresaren kudeaketa, garrantzitsuena da langileen osasuna hobetzeko. Inkestan parte hartu duten enpresen %24k soilik eskaintzen du elikadura-ohitura osasungarriei buruzko informazioa, %19k ariketa fisikoari buruzkoa eta %24k estresaren kudeaketari buruzkoa.  % 10ek bakarrik du berariazko plana arlo horietan jarduteko.

-          Gatazkak kudeatzen dituzten enpresek erakundearen  lan-giroa hobetzen dute. Enpresen %33k bakarrik  onartzen dute  barne-gatazkak aktiboki kudeatzen dituztela. Gatazkak kudeatzeko prozedura daukaten enpresa gehienek, egoera hobetu dela adierazten dute.

-          Informazio epidemiologikoa. Enpresen %67k adierazi du ez duela informazio epidemiologikoa aztertzen; horrek, 2019ko datuekin konparatuz %10eko beherakada agertzen du, seguru asko, 2020ko analisi guztiak Covid19 prebenitzeari zuzenduta egon direlako.

-          Pandemia dela eta, lanaren kudeaketa malguagoa ezarri da, eta enpresek beren langileen lanarekin daukaten konpromisoa onartu dute. Pandemiarekin zerikusia duen egoeraren ondorioz, enpresen %80k neurriak hartu ditu lan-denbora kudeatzeko (ordutegi-malgutasuna, etenaldiak, telelana...). Halaber, %10 hazi dira 2019an beren langileak konprometituta zeudela uste zuten enpresak.

-          Ezinbestekoa da langileen parte-hartzea sustatzea, %19k baino ez duelako parte hartzen enpresako hobekuntzetan. Bestalde, %3 hazi da helburuen betetze-maila adierazten duen enpresen ehunekoa (%71).