Agente kantzerigenoen eraginpean egoteko mugen eguneratzea

Abenduaren amaieratik indarrean daude lanean substantzia kantzerigenoen eraginpean egoteko mugei buruzko xedapen berriak. Substantzia horiek, arnastu, irentsi edo azaletik sartuz gero, minbizia eragin edo bere maiztasuna areagotu dezaketenak dira.

Gaur egun, lan-arriskuko agente horien artean, honako hauek daude:  zur gogorren eta silize kristalinoaren hautsa, zenbait zuntz zeramiko erregogor eta VI kromoaren zenbait konposatu, bentzenoa, binilo monomeroko kloruroa, etileno oxidoa, 1,2-epoxipropanoa, akrilamida, 2-nitropropanoa, o-toluidina, 1,3-butadienoa, hidrazina eta bromoetilenoa.

Substantzia horien zerrenda eta beren mugak abenduaren 22ko 1154/2020 Errege Dekretuan jasota daude; dekretu horrek duela bi hamarkada baino gehiago,  beste bat aldatu zuen (maiatzaren 12ko 665/1997 Errege Dekretua), langileak lan-arrisku horietatik babesteari buruzkoa.

Aldaketa egin da, Españako hamarkadako legedia Europako azken arteztaraura egokitu zezan.  

Europako 2004ko zuzentarauak kontsideratzen zuen, agente kantzerigenoen eragina honako lan hauetan zegoela: auramina fabrikatzeko lanetan, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak erabiltzen zituztenetan (hidrokarburo horiek kedarrean, mundrunean edo harrikatz-brean daude); kaltzinazioan eta nikel-maten afinatze elektrikoan sortutako hautsa, kea edo lainoak zeudenetan;  alkohol isopropilikoa ekoizteko azido gogorra erabiltzen zirenetan eta zur gogorrezko zerrautsak erabiltzen zirenetan.

Dekretuak, silize kristalinozko, akrilamidazko eta brotoetilenozko hauts arnasgarrirako ingurumen muga-balioak ezartzen ditu. Muga-balio horiek Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak argitaratutako  “Agente kimikoen esposizio profesionaleko Espainiako mugei buruzko dokumentuan” ezartzen ziren.

Silize kristalinoko hautsaren kasuan, 0,1 mg/m3-ko muga-balioa ezarri da 2021eko abenduaren 31ra arte neurri iragankor gisa, enpresak errezago egokitzeko. Substantzia hori normalean, honako hauetan egoten da: silize librea daukaten materialak, produktuak edo lehengaiak birrindu, ebaki, zulatu, landu edo ehotzen diren lanetan. Europako Batzordearen kalkuluen arabera, Espainian milioi bat langile baino  gehiago daude horren eraginpean.

Bentzenoaren eraginpean dauden lanetarako, egungo legediak lehengo muga-balioari eusten dio. Hala ere, beste balio bat ezartzen du binilo monomeroko klorurorako eta, aldi iragankor baten ondoren,  zur gogorren hautserako ere. Gainera, 2017. urteko zuzentarauak kantzerigenoak diren VI. kromo-konposatuentzat ezarritako aldi iragankorra mantentzen du.

 

Gida teknikoak

 

Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, gida teknikoa eguneratuta eduki behar du lanean agente kantzerigeno edo mutagenoekiko esposizioarekin zerikusia duten arriskuak ebaluatzeko. Gida horren eguneratze bakoitzean, Institutuak irizpide teknikoak eman behar ditu, ezar daitezkeen muga-balio lotesle berriak sartzearen ondoriozko xedapenak praktikan aplikatzeko, eragileei eta lan-baldintzei buruzko 1997ko dekretu horren eranskinetan aurreikusitakoaren arabera.

Bestalde, abenduko dekretuak Silicosi Institutu Nazionalak gida bi egitea aurreikusten du; bat, lan-eremuan arnas daitekeen kristal-silizearen arriskuari aurrea hartzeko, eta bestea, silizearen presentzia eta esposizioa neurtzeko teknika egokiak hartzeko.