Osalaneko hiru zuzendariorde berriak izendatu dira

Hauek dira abendutik Osalaneko hiru zuzendariordetzak beteko dituzten pertsonen izenak:

Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetza

Oscar Medina Santamaría

Plangintza Zuzendariordetza

Iñaki Olaizola Nogales

Zuzendariordetza Teknikoa

Francisco Javier Inda Ortiz de Zarate

Lourdes Iscar Reina Osalaneko zuzendari nagusia Zuzendaritza Batzorde berri honekin joan da, erakunde autonomoak legegintzaldi honetarako proposatu dituen erronka nagusiei aurre egiteko. Aukeratutako pertsonak ibilbide luzea egin duten hiru profesional dira, euskal administrazio publikoan, eta, zehazkiago, Osalanen, hainbat kargu izan baitituzte.

Oscar Medina Santamaría, enpresa eta ekonomia zientzietan lizentziaduna eta 1990etik karrerako funtzionarioa, iraganean zuzendariordetza bereko titularra izateaz gain, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Administrazio eta Zerbitzuen arduradun gisa aritu da lanean.

Iñaki Olaizola Nogales, medikuntzan lizentziaduna – Laneko medikuntzan espezialitatea – Eta karrerako funtzionarioa 2000tik, Osalaneko Bizkaiko Lurralde Zentroko Lan Osasuneko arduraduna izan zen lehen, eta Osalaneko Lan Osasuneko arduraduna azken aldian.

Francisco Javier Inda Ortiz de Zarate, medikuntzan lizentziaduna eta karrerako funtzionarioa 1990etik, Zuzendariordetza Teknikoaren titularra ere izan zen aurreko legegintzaldian, eta, berrikiago, Bizkaiko Lurralde Zentroko arduraduna.