Osalanek LAPeko ikerketa babestuko du SAFERA bidez

Osalanek laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketaren alde egiten du, eta horregatik parte hartzen du Safera sare europarrean. Sare horretako bazkide ere  bada Osalan, Europako hainbat herrialdetako beste erakunde eta organizazio batzuekin batera, non industria-segurtasunaren arloko ikerketa koordinatzea duten helburu.

Urte anitzeko proiektuak dira, eta gehienez 2 urte izaten dituzte gauzatzeko eta laguntza horiek jaso nahi dituzten erakundeek Europako Safera deialdian hautatuak izan behar dute.

Segurtasun-aukerak ikertzera bideratutako bi proiektu aukeratu dira. Proiektuetan material aurreratuak eta energia ekoizteko eta biltegiratzeko teknologia berriak erabiliko dira.

Horrez gain, 2020an Biodonostia Institutuarekin hasitako lankidetzak jarraituko du, asbesto-gorputzak (amiantoa) detektatzeko metodo berriak aztertzen jarraitzeko.

Saf€ra 2021 deialdirako proposamenak aurkezteko baldintzak