SAFERA 2020 deialdia

 

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, Europako hainbat herrialdetako beste erakunde eta antolakunde batzuekin batera, SAF€RA-ko kide da. Talde hori izen bereko ERA-NET amaitu ondoren sortu zen, eta industria-segurtasunaren arloko ikerketa europarra koordinatzea du helburu.

2019ko azaroaren 11n, SAF€RA sozietateak bosgarren deialdi bateratua argitaratu du, gai honi buruzkoa: "Material aurreratuekin eta teknologia berriekin lotutako segurtasun-kezkak eta -aukerak energiaren ekoizpenean eta biltegiratzean". Deialdiak gai honen dimentsio teknikoak/teknologikoak eta dimentsio sozialak (pertzepzio publikoa, politiken formulazioa eta gobernantza-gaiak) estaliko ditu.

SAF€RA 2020ren deialdiak, azken deialdietan bezala, bi etapako prozesu bat erabiliko du (2020ko urtarrilaren 30eko aurretiazko proposamenak, 2020ko martxoko proposamen osoak), 2020ko ekaina inguruan emandako finantzaketa-erabakiekin, beharrezko koordinazio-hitzarmenak 2020aren amaieran osatuta egon daitezen.

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekonomikoa sortzen duten eta SAF€RA 2020 deialdian parte hartzea erabakitzen duten pertsona juridikoentzat, Osalanek laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzetarako gordetako aurrekontuaren zati bat bideratuko du.

Horretarako, 2020ko lehen hiruhilekoan, Osalanek ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egingo du. SAF€RA 2020 deialdiko ikerketa-proiektuetan parte hartzea eskatu duten erakundeek deialdi horren bidez eskatu beharko dute laguntza, nahitaez.

Osalanek SAF€RA 2020 deialdiko ikerketa-proiektuetarako laguntzak esleitu ahal izateko, proiektuak SAF€RA Batzordeak onartu behar ditu aldez aurretik.

 

Online informazioa (leiho berri batean irekitzen da)