LAP plataforma digitalen ekonomian

Argitalpen-data: 

 

Osalanek, lana ingurune digitaletan antolatzeko modu berriek planteatzen dituzten lan-osasuneko arazoei buruzko azterlana sustatzen du

Plataformetako lanak, ebaluaketa klasikoetan aurreikusten ez diren arrisku fisiko eta psikosozialak agertzen ditu eta azterlanak esparru ezberdinetatik hobekuntzak lortzea proposatzen du.

Osalanek, “Lan Arriskuen Prebentzioa Plataforma Digitalen Ekonomian” izeneko azterlana sustatu du. Aipatutako lan hau martxoan, Universitat de València-ko Lan eta Gizarte Segurantzaren  Zuzenbideko Adrián Todolí Signes (leiho berri batean irekitzen da) irakasleari esleitu zion.

Azterlanak, plataforma digitaletan oinarritzen diren enpresetan laneko osasun eta segurtasun gaian plantea daitezken arazo berriei ekiten die.

Funtsezko abiatze hipotesia, aipatutako plataformen bidez egiten den lanak  arrisku fisiko eta psiosozialen ebaluaketa espezifikoak behar dituela da, gaur egunekoak sistema produktiboaren antolakuntza klasikorako pentsatuta daudelako. Zerbaitegatik prebentzio prozedurak  aurrerapen teknologikoetan oinarritzen diren lana antolatzeko modu berriei ez egokitzeak, administrazio publikoek zenbaitetan beraietan agertzen diren erronkei erantzun argia eta neurrizkoa ezin ematea dakar. 

Horrez gero azterlanak, enpresa horien aktibitateek  euren langileengan dauzkaten ondorioak  argitu eta beren egoera jarraiko hiru alderdi hauek landuz hobetzea lortu nahi du:  arriskuen kontzientzazio soziala; administrazio publikoak eta prebentzio zerbitzuek egiten dituzten arriskuen ebaluaketak.

 

Garapen aukerak

Egilearen iritziz, azterlanaren edukiak,  prebentzio eta laneko osasunaren sektorean hiru arlo nagusi garatzea ahalbidetuko du. Alde batetik,  esparru honetan  planteatzen diren arrisku berriak lekuan bertan aztertzea erreztuko du; bestetik, horiek gutxitzeko neurriak inplementatzera lagunduko du eta era berean,  trebakuntza munduan eragina izango du, prebentzio teknikariei, plataformetako lanaren lan-arrisku zehatzei buruzko ezagutzak emango dizkielako.