Laneko segurtasun eta osasunerako Europako Astea

Argitalpen-data: 

Osalanek EU-OSHAren "Lan osasungarriak: alerta substantzia arriskutsuen aurrean" kanpaina zabaltzearen alde egin du. Kanpaina hori Bilbon itxiko da azaroaren 12an eta 13an

Osalanek bere komunikazio-kanalak (sare sozialak eta webgunea) Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak (EU-OSHA) urriaren amaieratik azaroaren hasierara bitartean antolatutako bi gertaerari estaldura ematera bideratu ditu: laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Astearen (leiho berri batean irekitzen da) ospakizunak urriaren 21etik 25era bitartean, eta 'Lan osasungarriak: alerta substantzia arriskutsuen aurrean' (leiho berri batean irekitzen da) 2018-2019ko kanpaina ixteko Bilboko goi-bilera, azaroaren 12an eta 13an.   (*incluir enlace al contenido de la Cumbre que organiza la EU-OSHA en Bilbao los días 12 y 13 de noviembre)

OSALANeko sare sozialek EU-OSHAk Europako Astea deritzon programa (leiho berri batean irekitzen da) sustatzeko egin dituen ekimenak zabaldu dituzte, hala nola, joan den urriaren 21ean, Facebooken (leiho berri batean irekitzen da) albisteak eta haiekin lotutako tresnak argitaratzeko ekitaldia bezalakoa. Era berean, une honetan EU-OSHA sare sozial horretan Bilboko hurrengo goi-bilerarako egiten ari den promozioa zabaltzen ari da; izan ere, Europako aditu eta arduradun ugari bertaratzea espero da, substantzia arriskutsuekiko esposizioaren prebentzioaren arlokoak eta laneko substantzia horien kudeaketa seguruaren arloko jardunbide egokien arlokoak.

EU-OSHA iaztik garatzen ari den 'Lan osasungarriak: alerta substantzia arriskutsuen aurrean' kanpainak, europar enpresei, arriskuen kudeaketa hobetzeko behar dituzten ezagutzak eta baliabideak eskaini dizkie. Bereziki, EU-OSHAk mikroenpresa eta enpresa txikientzat sortu duen tresna elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da) ezagutarazteko balio izan du. Aipatutako tresna horren helburua, substantzia arriskutsuen erabileraren gaineko arrisku ebaluaketak egitea erreztea da, horrek, Eurobarometroren azterlanaren (leiho berri batean irekitzen da) arabera, 28 herrialdetan inkestatutako ia 28.000 pertsonen %65 kezkatzen baitu. Tresna doakoa eta elkarreragilea denez, jardunbide egokiei eta lantokian neurri eraginkorrak aplikatzeko moduari buruzko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du.

“Lan osasungarriak: alerta substantzia arriskutsuen aurrean" kanpaina ixteko ekitaldiek XIV Europar Sariak Praktika Onei (leiho berri batean irekitzen da) emateko ekitaldia ere hartuko dute. Sari horiek lantokiko substantzia arriskutsuek sortzen dituzten arriskuak aktiboki kudeatzen dituzten erakundeen lana aitortzen dute. Nazioarteko epaimahai independente batek, oraingoan, sari horiek hamar erakunderi eman dizkie; horietako batzuk irabazle gisa jasotzen dituzte, eta beste batzuk aipamen berezi gisa.

Oraingo 2018-2019ko edizio honetan epaimahaiak, saridunek laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketan ikuspegi globala erakutsi behar zutela erabaki zuen, bai eta benetako hobekuntzak ere lan-baldintza seguruak eta osasungarriak bermatzen dituzten substantzia arriskutsuen erabileran eta manipulazioan. Epaimahaiak, lehentasunez baloratu zituen halaber, esku-hartze jasangarriak eta transferigarriak.

 

Aktibitateak

Urriaren 21etik 25era bitartean egindako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Astearen antolaketa, iazko apirilean abian jarritako 'Lan osasungarriak: alerta substantzia arriskutsuen aurrean' kanpainaren garapenaren mugarri nagusietako bat izan da. Aste horretan, ehunka jarduera (leiho berri batean irekitzen da) egin dira Europa osoan, hala nola filmen emanaldiak, hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak eta prestakuntza-saioak. (*incluir enlace al listado de actos de la Semana Europea en distintas ciudades)

Kanpaina horrekin, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak (EU-OSHA) gai arriskutsuekiko esposizioa ia lantoki guztietan gerta daitekeela eta segurtasun- eta osasun-arazo handiak ekar ditzakeela agertu nahi izan du. EU-OSHAk arrisku berriei eta sortu berriei buruzko enpresen Europako bigarren inkestak (ESENER-2), gutxi barru hirugarren edizio bat izango duenak, agerian utzi zuen substantzia arriskutsuak gehiago agertzen direla nekazaritza, manufaktura eta eraikuntza sektoreetan, nahiz eta sektore guztietako langileak esposizio-arriskuan egon daitezkeen. Izan ere, Europako enpresen %38k, beren lantokietan arriskutsuak izan daitezkeen substantzia kimikoak edo biologikoak daudela baieztatu du, eta, beraz, oso garrantzitsua da arriskuak identifikatuta eta kudeatuta egotea.

osha.europa.eu/es