Hong Kongeko laneko segurtasun eta osasunerako kontseiluaren zuzendari nagusiarekin biltzea

  

Ezkerretik eskubira, Hans-Horst Konkolewsky (International Social Security Associationen Idazkari Nagusia), Mª Jesús San José (Lan eta Justizia Sailburua), Bonnie Yau (Hong Kongeko LSOerako Kontseiluaren Zuzendari Nagusia) eta Winson Young Doktorea

 

Hong Kongeko laneko segurtasun eta osasunerako kontseiluaren zuzendari nagusia, Bonnie Yau andrea, Winson Yeung doktoreak lagunduta, Osalanen bildu da ekainaren 11n Lan eta Justizia sailburuarekin, Lan sailburuordearekin eta Osalaneko zuzendari nagusiarekin laneko segurtasun eta osasunari buruzko euskal programak eta praktikak ezagutzeko.

Kontseilua erabakigarria da Hong Kongen prebentzio-kultura garatzeko.  Azken urtean  25. urteurrena ospatu du. Haien web-orrira garamatzan estekan ikus daitekeenez, Kontseiluak Osalanek duen antzeko zeregina du eta lurraldean maila handiagoa du. http://www.oshc.org.hk/eng/main/about_us/oshc_profile/

Bileran zehar, Yau andreak Osalaneko instalazioak bisitatu ditu eta beren-beregi eskatu du informazioa OSALANek burutzen dituen zenbait jarduketari buruz: arrisku psikosozialak, berdintasun arloa eta lan arriskuen prebentzioa.

Bukatzeko, alde biei aukera interesgarria irudi zaie Hong Kongeko laneko segurtasun eta osasunerako kontseiluaren eta Euskadiko agintarien  arteko topaketa, LAPari gagozkiolarik, nazioarteko lankidetza handiagotzeko.

Argazki bilduma ikusi (leiho berri batean irekitzen da)