Etxeko langileen egoeraren diagnostikoa

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saila eta Osalanen ekimena, etxeko lanaren lan-baldintzak hobetzeko

Osalanek, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko Civersity ikerketa Taldeak egin  duen ‘Euskadiko Autonomia Erkidegoko etxeko langileen egoeraren eta babesten dituzten beharrizanen diagnostikoa’ izeneko azterlana jaso du.

Lan hau, Amaia Izaola ikertzaileak zuzendu eta Osalanen finantziaketa izan duena, eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak legislatura honetan,  etxeko lanak egiten dituzten pertsonen eskubideak eta lan baldintzak zabaldu eta babesteko martxan jarri duen ekimenetako bat da.

María Jesús San José sailburuak lan hau, Etxeko Enpleguari buruzko Lehen Biltzarrari (leiho berri batean irekitzen da) hasiera emateko egin zuen  hitzaldian aipatu zuen. Biltzarra, urriaren 3an eta 4an garatu zen  Bilboko Merkataritza Ganberan eta sailburuak, azterlan hau Lan eta Justizia Sailak  legislatura honetan “etxeko lanak ikuspegi ezberdinetatik hobetu eta agerian uzteko” erabili duen neurrietako bat dela gogoratu zuen.

 

OIT-ren 189 hitzarmena

Era berean nabarmendu zuen, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (OIT), Etxeko Langileentzako Lan egokia deritzonari buruz duen hitzarmena berrestea aurrerakuntza handia litzatekeela.  “Hemen ziur gaude -adierazi zuen- etxean lan egiten duten pertsonek, gehienak emakumeek, gure egitea behar dutela lan-bizitza duina izateko behar dituzten eskubideak, lan-baldintzak eta gizarte babespena bilatzen laguntzeko”.

Aipatutako biltzarrak, alde batetik, ekonomia irregularraren errealitatea  eta “emakumea” eta “etorkina” aldagaiek etxeko lanean daukaten eragina aztertu zuen. Bestalde, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorreko gainerako langileekin  “eskubide berdintasunerako formula bideragarrien” proposamena landu zuen bai eta lan arriskuak, kontratuaren iraungipena, lanaldia, hitzarmen kolektiboa eta langabezia-prestazioa izatea ere.

Sailburuak ere adierazi zuen 2015ean Euskadin -hori bait da datuak dauzkan azken urtea- 76.000 etxe inguruk etxeko langileak zeuzkatela eta ia guztiak emakumezkoak zirela. María Jesús San Josék nabarmendu zuenez, horietatik "% 30ek beltzez egiten du lan", eta zerbitzu hori "Euskadiko etorkinen lan-nitxo nagusia" da,  bertan lan egiten duten hiru langileetatik bat atzerritarra delako. Familia Aurrekontuen 2017ko Inkestaren arabera, Euskadiko etxeek, Nafarroa, Madril eta Murtzia autonomi erkidegokoekin batera,   etxeko-zerbitzuan gehien gastatzen dutenak dira. Jatorriari dagokionez, Iberoamerika da sektorean lan egiten duten emakume etorkinen jatorri nagusia.

Egoera-diagnostikoa: euskal autonomia erkidegoko etxeko langileak eta estaltzen dituzten beharrizanak (pdf, 1,08 MB) (leiho berri batean irekitzen da)