Asiako bi ordezkaritzak bisitatuko dute Osalan

 

Datorren astelehenean, azaroaren 25ean, ekialde urruneko bi ordezkaritza jasoko ditugu Osalanen.

 

Lehenik eta behin, 09: 30etik 11: 15era, OSALANek Barakaldon dituen instalazioak bisitatuko dituzte GASIko (Mongoliako Ikuskapen Espezializatuko Agentzia Orokorra) zortzi ordezkarik.

Ondoren, 12: 00etatik 13: 30era, KOSHAren (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Korear Agentzia) ordezkaritza izango da bisitatuko gaituena.

Alberto Alonso Osalaneko zuzendari nagusiak erakunde autonomoaren misioa, ikuspegia eta balioak helaraziko dizkie bi ordezkaritzei, bai eta laneko segurtasuna eta osasuna hobetzera bideratutako eskumen nagusien laburpena ere.

 

GASIri buruzko Informazio gehiago: http://home.inspection.gov.mn/

KOSHAri buruzko Informazio gehiago: https://english.kosha.or.kr/english/index.do