Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko XV. Mutualia Argazkilaritza Lehiaketa

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Egunaren harira (apirilak 28), Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazkilaritza Lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Mutualiak.

Aurreko edizioek harrera bikaina izan zutenez, eta lan esparruko prebentzioaren egoera erakusteko eta hari buruz sentsibilizatzeko asmoz, Mutualiaren Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Argazkilaritza Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

18 urtetik gorako edozein pertsonak eman dezake izena; nahi beste argazki bidal ditzake. Gaia laneko arriskuen prebentzioaren ingurukoa izango da, eta haren balioak nabarmenduko dira argazkien bidez. Gainera, positiboki baloratuko dira arrisku egoerak edota praktika onak irudikatzen dituzten lanak. Aurkeztutako argazki bakoitzeko, “Deskribapen orria” deituriko formularioaren ale bat bete beharko da; bertan, irudian agertzen den arrisku egoera edota praktika ona deskribatuko da.

Izena emateko epea otsailaren 15ean irekiko da, eta apirilaren 1ean amaituko da.

Saridunen izenak apirilaren 28an jakinaraziko dira, Mutualiak Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Egunaren harira antolatzen duen ekitaldian.

Sariak honakoak dira:

Lehen saria: 1.200 €
Bigarren saria: 900 €
Hirugarren saria: 600 €
 

Informazio gehiagorako:   Mutualia.es    prevención@mutualia.es

944 042 105      943 440 526       945 009 077