Aholkularitza eta azterlanak

  • Kontsulta-arreta: laneko segurtasunaren eta osasunaren alorrean Herritarreko harremanetarako postontzia-ren bidez jasotako kontsulta teknikoei erantzuten diegu [informazio gehiago]
  • LIen eta LGen ikerketa: laneko istripua edo lanbide-gaixotasuna eragin zuten kausak zehazten ditugu, eta, hala badagokio, prebentzio-neurriak gomendatzen ditugu, kausa horiek desagerrarazteko eta antzeko istripuak edo gaixotasunak gerta daitezen eragozteko [informazio gehiago]
  • LAPei buruzko azterlanak: laneko segurtasun- eta osasun-alorreko baldintzei buruzko azterlanak egiten ditugu; baldintza horiek izan daitezke, besteak beste, lanpostu jakin batekoak, jarduera-sektore batekoak eta produktu jakin baten erabilerakoak [informazio gehiago]
  • Estatistika-azterlanak: hilero argitaratzen ditugu Euskal Autonomia Erkidegoko laneko istripuei eta lanbide-gaixotasunei buruzko estatistikak [informazio gehiago]
  • Higiene-analisien laborategia: Kudeaketa Planean jasota dauden eta lan-inguruneetan eragile kimikoak neurtzea eskatzen duten jarduera guztietan hartzen dugu parte, eta, horrez gain, Laneko Higieneari buruzko analisien zerbitzuak kanpoan ere eskaintzen ditugu [informazio gehiago]
  • Aholkularitza teknikoa:  aholkularitzako eta laguntza teknikoko zerbitzua eskaintzen diegu enpresei, langileei, haien ordezkariei, laneko segurtasunaren eta osasunaren alorreko profesionalen taldeari, eta erakunde publikoei eta haietan lan egiten duten pertsonei [informazio gehiago]
  • Lantaldeak: erakundearteko intereseko hainbat forotan parte hartzen dugu, esperientzien berri izateko, eta esperientziak eta ezaguerak laneko arriskuen prebentzioko beste eragile batzuekin trukatzeko [informazio gehiago]